Pyralis farinalis
| Pyralis farinalis | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Hexapoda |
| Ordena | Lepidoptera |
| Familia | Pyralidae |
| Leinua | Pyralini |
| Generoa | Pyralis |
| Espeziea | Pyralis farinalis Linnaeus, 1758 |
| Datu orokorrak | |
| Ostalaria | Narcissus tazetta, Hirusta, arto, Hyacinthus orientalis, Kakahuete, Punica, Olo, zekale, Argi-belar, patata, Gari arrunt, Drimia, Scilla, Scilla peruviana, mingranondo eta Zea |
Pyralis farinalis Pyralidae familiako lepidoptero espezie bat da. Munduan zehar aurkitzen den sits bat da, merkatal bdaietan nahi gabe eramanda, Euskal Herrian ere ikusten da.[1]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineok deskribatu zuen 1758. urtean, Systema Naturae liburuan. Espeziearen farinalis izenak adierazten du irinetan aurkitzen dela.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta txikia da, 18-30 mm arteko hegal-zabalera du. Kolore gris ilunak eta argiak tartekatzen ditu hegaletan, horrekin kamuflatzea lortzen du. Bitxikeria gisa ohikoa izaten da abdomena gorantz begira edukitzea, 80º inguru.[3]
Habitata eta bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argi artifizialak erakartzen du eta etxe eta biltegietan sartzen da. Emeak 250 arrautza jartzen ditu irinaren, aleen eta biltegian dauden elikagaien gainean. Beldarrek zetazko zuntzak erabiliz tunelak eta galeriak egiten dituzte eta irin eta aleez elikatzeko soilik ateratzen dira. Helduak nektarraz elikatzen dira.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sistema de Información de la Naturaleza de Euskadi» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
- ↑ a b (Ingelesez) «Polilla parda de la harina (Pyralis farinalis)» Picture Insect (kontsulta data: 2025-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) desinsectador, Ver todas las entradas de. (2013-07-07). «Polilla parda de la harina, Pyralis farinalis (Lepidoptera, Pyralidae)» El desinsectador y desratizador (kontsulta data: 2025-10-11).