Pyramid aintzira
Pyramid aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.155 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 48 km |
Zabalera | 14 km |
Azalera | 487 km² |
Sakonera | 108,5 m |
Bolumena | 29,2 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°02′N 119°34′W / 40.03°N 119.57°W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Nevada |
County of Nevada | Washoe konderria (Nevada) |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Erresidentzia denbora | 50 a |
Arroaren azalera | 4.730 km² |
Pyramid aintzira Renoko ipar-ekialdean dago, 64 km-ra , Nevadan, Estatu Batuak. Paiute herriaren lurralde tradizionaletan kokatzen da, eta aintziraren eremua Pyramid Lake Indiar Erreserbaren barruan dago 21. mendean[1]. Aintzira 1844an kartografiatu zuen lehen aldiz John C. Frémont-ek, lakuaren aurkitzaile estatubatuarrak. Iruditu zitzaion arroka nagusiak Eguptoko piramideen itxura zuela eta “Pyramid lake” izendatu zuen. Hala ere, Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko irakasleak behi baino gehiagotan aipatu duen moduan, Numuz jatorrizko izena Cui-ui Pah da, alegia, Cui-ui arrainaren lakua.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pyramid aintzira Truckee ibaiak elikatzen du hegoaldeko muturretik, ibai honen isuria nagusiki Tahoe lakutik datorrelarik. Aintzira laku endorreikoa da; arroak ez du irteerarik, ura lurruntzearen bidez edo lurrazpiko iragazkien bidez soilik irteten da. Lakuak Aintziari Gazi Handiaren azaleraren %10 inguru du, baina %25 inguru bolumen gehiago. Gazitasuna itsasoko uraren 1/6 da gutxi gorabehera[2].
Aintziraren izena lakuan eta ur ertzean aurkitzen diren kono edo piramide itxurako tufa formazio ikusgarrietatik dator. Horrelako formaziorik handienean (Anaho uhartea) pelikano zuri amerikarren kolonia handia dago[3].
Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburuan, idazleak aintziraren kolore turkesak egin zion inpresioa jasotzen da[4].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Pyramid Lake Paiute Tribe» plpt.nsn.us (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lugares que ver. Viajes, fotos y lugares del mundo que visitar» lugaresquever.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
- ↑ «Mueller_Reno's best kept secret» web.archive.org 2007-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
- ↑ Madariaga, Euskarazko argitalpenen editorea: Leire. (2018-08-21). «Atxagaren "Nevada Days" liburuaren kritika bikaina Washington Postean» About Basque Country (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).