Pyramiden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pyramiden
 Norvegia
Piramida Svalbard IMG 6283.JPG
Plaza nagusia
Administrazioa
Herrialdea  Norvegia
Eskualdea Svalbard
Geografia
Koordenatuak 78° 39′ 22″ N, 16° 19′ 30″ E / 78.656111111111°N,16.325°E / 78.656111111111; 16.325Koordenatuak: 78° 39′ 22″ N, 16° 19′ 30″ E / 78.656111111111°N,16.325°E / 78.656111111111; 16.325
Pyramiden hemen kokatua: Svalbard
Pyramiden
Pyramiden
Pyramiden (Svalbard)
Demografia
Biztanleria 4-15 bizt.
Informazio gehigarria
Sorrera 1910

Pyramiden (piramide, eskandinaviar hizkuntza gehienetan, errusieraz: Пирамида, Piramida) Svalbardeko (Norvegia) Spitsbergen uharteko kokalekua da, ikatz meatzaritzaren inguruan sortuta. Suediak sortua 1910ean[1], 1927an saldu zion Sobiet Batasunari. Kokaleku hau 1998an hustu zuten eta gaur egun utzita dago, azpiegitura eta eraikin gehienak oraindik bertan daudelarik.

Billefjorden fiordoaren ondoan dago kokaturik, Spitsbergen irlan, eta kokaleku ondoan dagoen piramide formadun menditik datorkio izena. Svalbardeko kokaleku nagusia, Longyearbyen 50 km-ra dago, hegoalderantz, Barentsburg 100 km-ra hego-mendebalderantz eta Ny-Ålesund ikerketa kokaleku txikia, 100 km mendebalderantz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pyramiden suediarrek sortu zuten 1910ean[1] eta Sobiet Batasunari saldu zioten 1927an.

Errusiar estatuko jabetza duen Arktikugol enpresa da kokalekuko jabea Barentsburgekoarekin batera. Pyramiden 1000 biztanletik gora izatera iritsi zen. 1998ko martxoaren 31an, azken ikatza atera zen meatzetik eta bertako azken biztanleak urriaren 10ean utzi zuen Pyramiden[2]. 2007ra arte, praktikan herri hustua izan da Pyramiden eta eraikin barruetan kokalekua hustu zeneko horretan diraute gauzek. Gaur egun behin betiko biztanlerik ez badu ere, turismo eta mantenketa zerbitzuetaz arduratzen diren sasoiko zenbait bizilagun izaten dira bertan.

Munduan iparralderen dauden kontzertu-pianoa, Vladimir Leninen monumentua eta igerilekua, bertan daude[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pyramiden Aldatu lotura Wikidatan