Edukira joan

Pyronia bathseba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pyronia bathseba
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaSatyrini
GeneroaPyronia
Espeziea Pyronia bathseba
Fabricius, 1793
Banaketa mapa
Datu orokorrak
OstalariaBrachypodium retusum, Brachypodium phoenicoides eta Poa trivialis

Pyronia bathseba Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Europa hego-mendebaldean zehar, Iberiar penintsulan eta Frantzia hegoaldean, eta Afrika iparraldean aurkitzen da, baita Euskal Herrian ere.[1]

Johan Christian Fabricius zoologo daniarrak deskribatu zuen 1793. urtean.[2]

Tamaina ertaineko tximeleta da, 36-42 mm arteko hegal-zabalera duena. [3]

Hegalen gainaldea Pyronia generoko beste tximeleten antzerakoa da, kolore laranja du eta hegalen ertzetan banda marroi zabalak. Ozelo handi bana du aurreko hegaletan. Gainerako espezieak ez bezala androkonio markatuagoa du eta atzeko hegaletan hiru ozelo txiki. Hegalen azpialdeari dagokionez aurrekoan gainaldearen itxura du eta atzekoa marroia da, banda zuri edo krema koloreko batekin eta banda horren inguruan ozelo txiki ugari.[3][4]

Emea handiagoa da eta kolore apalagoak ditu.[3]

Helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira hegan. Emeak arrautzak jartzen ditu hegan ari dela, banan bana belarretara jaurtiz. Handik jaioko den beldarramarroi edo gris kolorekoa da eta puntu beltzak ditu alboetan. Gramineoetaz elikatzen da (Brachypodium sylvaticum, Bachypodium phoenicoides, Poa trivialis, Poa annua, Poa pratensis eta Bromus). Beldarrak hibernatu egiten du eta udaberrian pupa giorrizta eratzen du. Elikatzen den landareari lotzen zaio.[4]

Manda handiko eremuetan bizi da, 1.700 metrotako garaiera artean. Toki beroak eta sasiz jositakoak atsegin ditu. [3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-03-09).
  2. «Pyronia» ftp.funet.fi (kontsulta data: 2026-03-09).
  3. 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Pyronia bathseba (Fabricius, 1793)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2026-03-09).
  4. 1 2 «Lobito listado (Pyronia bathseba)» sierradebaza.org (kontsulta data: 2026-03-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]