Edukira joan

Pyrrhocoris apterus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pyrrhocoris apterus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHemiptera
FamiliaPyrrhocoridae
GeneroaPyrrhocoris
Espeziea Pyrrhocoris apterus
Linnaeus, 1758

Mari-Kattalin[1], Pyrrhocoris apterus, Pyrrhocoridae familiako intsektu arrunta da. Erraz ezagutzen da bere kolore gorri eta beltz deigarriagatik, eta antzeko kolorea duen baina ahaidetasunik ez duen Corizus hyoscyami delakoarekin nahas daiteke (ikus beherago). Banaketari dagokionez, Pyrrhocoris apterus Paleartikoan zehar atzeman daiteke, Europako kostalde atlantikotik Txinako ipar-mendebalderaino.[2] Ameriketako Estatu Batuetan, Erdialdeko Amerikan eta Indian ere eman dute haren berri, eta Australian ere badago.[3][4] Duela gutxi jakinarazi denez, haren banaketa iparralderantz hedatzen ari da (Erresuma Batuan eta Eskandinavian sartu da), eta ekialderantz Mediterraneo itsasoaren kostaldean zehar. Askotan multzokaturik topa daitezke, batez ere ale heldugabeen kasuan; hamarnaka eta batzuetan ehunka ale biltzen dira.

Bizi zikloak bizpahiru hilabete baizik ez du irauten. Normalean, apirilean eta maiatzean ugaltzen dira. Haien dieta, batez ere, ezkien eta malben haziek osatzen dute. Sarritan, ezkien oinarritik gertu dauden taldeetan aurki daitezke, alde eguzkitsuan.

Estalketa unean abdomenetik elkartzen dira bikoteak, elkarri bizkar emanez. Kopulazioak 12 ordutik 7 egun arte iraun dezake.[5]

Astebete inguru iraute dute arrautza fasean, eta hilabete edo hilabete erdi larba fasean, heldu bilakatu aitzin. Hala ere, epe hauek aski aldakorrak dira, tenperaturak eragin handia baitu. Tenperaturak kolorazioan ere eragina du, tenperatura apalagoek gune beltzen zabalera handitzen baitu.[2] Ale helduen neurriari dagokionez, 7-12 mm luze dira emeak, eta apur bat txikiagoak arrak (6-11 mm).

P. apterus-ek ustekabeko aurkikuntza bat egin zuen 60ko hamarkadan, hamar urtez Pragan (Txekiar Errepublika) zomorroak hazten aritu ziren ikertzaileak Estatu Batuetako Harvard Unibertsitatean gauza bera egiten saiatu zirenean. Bosgarren ninfa fasearen ondoren, heldu bihurtu beharrean, zomorroak seigarren ninfa fase batean sartu ziren, edo ninfa ezaugarriak zituzten heldu bihurtu ziren. Seigarren fase horren ondoren zazpigarren batera igaro ziren, baina ale guztiak heldutasunera iritsi gabe hil ziren.[6] Arazoaren iturburua, azkenean, hazkuntza-prozesuan erabiltzen ziren paperezko eskuoihalak zirela frogatu zen; ikertzaileek New York Times bezalako egunkari amerikarren orriak erabiliz erreplika zitzaketen emaitza horiek, baina ez The Times bezalako egunkari europarrekin. Arrazoia Amerikan papera eta erlazionatutako produktuak fabrikatzeko erabiltzen den bertako izei baltsamoan (Abies balsamea) eta Ipar Amerikako beste konifera batzuetan aurkitutako hormonak zirela aurkitu zen. Hormona horrek eragin handia zuen P. apterus-en, baina ez beste intsektu-espezie batzuetan, intsektuetako hormona-hartzaileen dibertsifikazioa erakutsiz.[6]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ikas Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (kontsulta data: 2025-05-10).
  2. a b «Semaforoa gorri, etsaien engainagarri» Argia (kontsulta data: 2025-05-10).
  3. Socha, Radomir. (1993). «Pyrrhocoris apterus (Heteroptera)–an experimental model species: a review» European Journal of Entomology 90: 241–286. ISSN 1210-5759..
  4. Mata, Luis; Andersen, Alan N.; Morán-Ordóñez, Alejandra; Hahs, Amy K.; Backstrom, Anna; Ives, Christopher D.; Bickel, Daniel; Duncan, David et al.. (June 2021). «Indigenous plants promote insect biodiversity in urban greenspaces» Ecological Applications 31 (4): 12.  doi:10.1002/eap.2309. PMID 33605502. Bibcode2021EcoAp..31E2309M..
  5. Schöfl, Gerhard; Michael Taborsky. (2004-02-19). «Prolonged tandem formation in firebugs (Pyrrhocoris apterus) serves mate-guarding» Behavioral Ecology and Sociobiology (Springer Berlin / Heidelberg) 52 (5): 426–433.  doi:10.1007/s00265-002-0524-9. ISSN 0340-5443..
  6. a b Karel Slama; Carroll M. Williams. (1965). «Juvenile hormone activity for the bug Pyrrhocoris apterus» Proceedings of the National Academy of Sciences 54 (2): 411–414.  doi:10.1073/pnas.54.2.411. OCLC .219680 PMID 5217430. Bibcode1965PNAS...54..411S..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]