Qapqal Xibe Konderri autonomoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Qapqal Xibe Konderri autonomoa (txinera sinplifikatuz 察布查尔锡伯自治县; pinyinez Chábùchá'ěr Xíbó Zìzhìxiàn; Xiberaz Cabcal Sibe Zijysiyan, Chapchal bezala ere transliteratua) Txina iparraldeko Xinjiang Eskualde Autonomoko Ili Kazakhstandar Prefektura autonomoan dagoen Xibe etniak populatutako konderri autonomo bakarra da, baita Txina osokoa ere. 4.430 kilometro karratuko hedadura eta 2000ko erroldaren arabera 160.000 biztanle ditu. Qapqal hitzak "aletegia" esan nahi du xiberaz.

Banaketa administratiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xibea, Qing dinastiak tokira guarnizio bezala bidalia, zortzi nirutan banatua zegoen (konpainiak). Niru bakoitzak finkapen bat ezarri zuen. Finkapen hauek soilik "Lehen Niru"tik "Zortzigarren Niru"raino deituak dira, seigarrenean izan ezik, Qapqal bezala ezagutzen dena, konderriari izena ematen diona.

Demografia niruko (2000)
Zenbakia Xiberazko izena Txinerazko izena % Xibe< % Han< % Beste batzuk Biztanleria Herrixka kopurua
1 Uju Niru 61.8 20.9 17.3
2 Jai Niru 72.2 15.5 12.3
3 Ilaci Niru 73.2 12.3 14.5
4 Duici Niru 32.9 28.4 38.7
5 Sunjaci Niru 孙扎齐乡 38.2 15 46.8 8033 4 [1]
6 Ningguci Niru, or Capcal 29 32 39
7 Nadaci Niru 41.6 32 24.6
8 Jakûci Niru 扎库齐牛录乡 72.2 15.5 12.3 13,000 5 [2]

Komunikabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderriak xiberazko egunkari bat du, Qapqal News izenekoa. Telebista kateak saio gutxi ematen ditu xiberaz hilabetero, gainontzeko denboran txineraz ematen dituelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]