Qattara sakonunea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Qattara sakonunea
منخفض القطارة
Qattara Depression (March 2007).jpg
Datu orokorrak
Garaiera −76 m
Zabalera 135 km
Azalera 19.605 km²
Geografia
Koordenatuak 30° 00′ N, 27° 30′ E / 30°N,27.5°E / 30; 27.5Koordenatuak: 30° 00′ N, 27° 30′ E / 30°N,27.5°E / 30; 27.5
Estatu burujabea Egipto
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Matrouh Governorate

Qattara sakonunea (arabieraz: منخفض القطارة‎, Munḫafaḍ al-Qaṭṭārah) Egipto ipar-mendebaldeko sakonune endorreikoa da, Mendebaldeko basamortuaren barnean dagoena. 19.605 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta punturik sakonena itsas-mailaren azpitik 133 metrora dago. Gatz-lautadak eta aintzira gaziak daude. Bigarren Mundu Gerrako El-Alameingo lehen eta bigarren guduetan, igaroezina izan zen tanke eta gainerako ibilgailu militarrentzat. Horretaz baliatu zen britainiar armada Erwin Rommelen erasoaldiari aurre egiteko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Qattara Depression. 2018 Encyclopædia Britannica, britannica.com Noiz kontsultatua: 2018-9-8.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]