Qeqertaq
Itxura
Qeqertaq Avannaata udalerriko kokaleku bat da, Groenlandiako mendebaldean kokatua. Groenlandiako Estatistika Sailaren datuen arabera 2023ko urtarrilaren 1ean 112 biztanle zituen.[1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Qeqertaq izenak "uhartea" esan nahi du groenlandieraz.[2]
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Air Greenland airelineak helikoptero bidezko neguko-hegaldiak eskaintzen ditu Qeqertaqeko heliportuaren eta Ilulissateko aireportuaren artean.
Udan eta udazkenean Disko badiako urak nabigagarri bihurtzen direnean, herrien arteko bidaiak bakarrik itsasoz egiten dira, Disko Line itsas-konpainiaren ferryen bidez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Groenlandiako Estatistika Saila. (2023ko maiatza). Greenland in Figures 2023. Nuuk: Nuuk Offset ISBN 978-87-998113-8-0. (kontsulta data: 2026-01-09).
- ↑ (Ingelesez) Avannaatako Udala. Towns and settlements: Qeqertaq. (kontsulta data: 2026-01-11).
