Qi Xin
| Qi Xin | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Gaoyang County (en) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Xi Zhongxun (1944ko apirilaren 28a - 2002ko maiatzaren 24a) |
| Seme-alabak | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Central Party School (en) |
| Hizkuntzak | Putonghua (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | historialaria eta oroitzapen-idazlea |
| Genero artistikoa | memoriak |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Qi Xin (Gaoyang konderria, Txina, 1926ko azaroaren 3a) txinatar iraultzaile komunista da. Xi Zhongxunen bigarren emaztea eta Xi Jinpingen ama da.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Qi Xin Gaoyang konderrian jaio zen, Hebein, 1926ko azaroaren 3an. Bere aita, Qi Houzhi, Gobernu Nazionalistaren Hirugarren Armadako legelari nagusia izan zen Iparraldeko Espedizioan. Qiren ama, Deng Yaozhen, Qing dinastiako funtzionario militar baten alaba zen. Deng familia pigmentu enpresa baten jabea zen eta Deng Yaozhenek konpainiaren irabaziak erabili zituen bere seme-alaben jarduera politikoa finantzatzeko. 1936an, Qi Houzhi senarra Deng Yaozhen emaztearengandik banandu zen, aktore batekin ezkondu zen eta, ordutik aurrera, ez zien laguntza ekonomikorik eman Qi Xin eta bere anai-arrebei. Hurrengo urtean Deng, Qi Xin, eta bere anaia txikia Hebeiko Gaoyang konderrira joan ziren bizitzera, eta han Dengen anai-arreben eta Qi Houzhiren anaiaren laguntza ekonomikoa jaso zuten.[1]
1938an, Bigarren Txina-Japoniar Gerran, Qi nesken bigarren hezkuntzako eskola batera joaten zen Beijingen. Hiria japoniar armadaren eskuetan erori ondoren, bere ahizpa zaharrena zen Yunek Tunliu barrutira eraman zuen, Shanxira, eta Yun Zortzigarren Ibilbideko Armadan sartu zen. Yunek bere ahizpa txikia Japoniarren Kontrako Unibertsitate Militar eta Politikoko nesken eskolara bidali zuen, Tunliun sukurtsal-eskola bat jarri baitzuen.[2][3]
Geroago, 1939ko neguan, Changzhi konderriko Kuadroen Eskolako emakumezkoen adarrera pasatu zen eta taldeburu gisa aritu zen. Yincheng eta Xihuo hirietako borroketan parte hartu zuen.[1][2]
1941ean Txinako Alderdi Komunistaren Alderdi Zentraleko Eskolan sartu zen eta 1942an Yan'an Unibertsitateko eskola ertainera bidali zuten. Klaseko presidente bihurtu zen han.[2]
Lan eta politika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1944ko apirilean Xi Zhongxunekin ezkondu zen eta urte horretan bertan, Suideko Irakasleen Eskolan graduatu ondoren, landa-herri batera joan zen nekazariekin oinarrizko lanak egitera. 1946ko udazkenean Yihe herriko idazkariorde bihurtu zen. Gero, Yan'anen egon zen 1949tik 1952ra, Ipar-mendebaldeko Bulegorako nekazaritza gaien ikertzaile lanetan.[3]
1952an senarrarekin Beijinera joan zen, hura propaganda saileko buru izan zedin. 1953an, Qi Marx Komunismo Eskolan matrikulatu zen. Graduatu ondoren, Qik lanean jarraitu zuen institutu hartan. Eskola familiaren etxetik nahiko urrun zegoenez, senarrak seme-alabak zaindu behar izaten zituen. Qik gobernu komunistak sortutako probintzietako eta konderrietako eskolak bisitatu zituen aholkulari gisa. Iradoki izan da jarrera horrek babes nahiko ona eman ziola familiari Kultur Iraultzan, senarra salatu bai, baina espetxeratu ez zutenean.[3][4][2][4]
2001ean Qiri buruzko dokumental bat egin zen, Leiala eta Menpekoa izenekoa, bere ibilbide iraultzailea azpimarratuz. Bere seme-alabei eman dien heziketa eta haien lanarekiko zituen itxaropen handiak ere azpimarratzen zituen ikusentzunezkoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 "习仲勋夫人齐心家事:父女分属国共两党" [The family politics of Xi Zhongxun's wife, Qi Xin: Father and daughters split between the Nationalist Party and Communist Party. Lingdao Wencui (in Chinese) (24): 61–65. 2015.. ].
- 1 2 3 4 Txantiloi:Zh-Hans «习近平母亲能力超人 没有她就没有今天的» www.wenxuecity.com 2011-02-14 (kontsulta data: 2025-12-19).
- 1 2 3 103606. «習近平"家風"揭秘 齊心自述與習仲勛婚姻往事--讀書--人民網» book.people.com.cn (kontsulta data: 2025-12-19).
- 1 2 (Txineraz) Hu 胡, Shihou 世厚. (2013). «缅怀习老——纪念习仲勋同志诞辰100周年» Dangshi Bolan (5): 17–21..
