Edukira joan

Quan Hongchan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quan Hongchan

(2023)
Bizitza
JaiotzaZhanjiang2007ko martxoaren 28a (18 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria

Quan Hongchan txineraz 全 红婵, (Zhanjiang, Guangdong (Txina), 2007ko martxoaren 27a) jauzietan lehiatzen den kirolari txinatarra da.

Zazpi urte zituela Chen Huaming jauzilari entrenatzailea eskolara etorri zen erakustaldi bat egitera eta hura ikusita jauziak praktikatzen hasi zen. 2018rako Guangzhoueko Kirol Eskola teknikoan sartu zen. 2020an, 13 urte zituela, 10 metro plataformako Txinako txapelketa irabazi zuen.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen 10 m-ko plataforman, Chen Yuxi herrikidearen (zilarrezkoa) eta Melissa Wu australiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.[1][2]

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan 2 urrezko domin lortu zituen. 10m plataforman eta 10m plataforma sinkronizatuan.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Japonia Tokio 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma[3]
2024 Frantzia Paris 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
2024 Frantzia Paris 1. postua, urrezko domina 10 m sinkronizatua
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Hungaria Budapest 1. postua, urrezko domina 10 m sinkronizatua
2022 Hungaria Budapest 1. postua, urrezko domina Taldekako proba
2022 Hungaria Budapest 2. lekua, zilarrezko domina 10 m plataforma
2023 Japonia Fukuoka 1. postua, urrezko domina 10 m sinkronizatua
2023 Japonia Fukuoka 2. lekua, zilarrezko domina 10 m plataforma
2024 Qatar Doha 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
2024 Qatar Doha 1. postua, urrezko domina 10 m sinkronizatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Quan Hongchan» olympedia.org 2021-10-31n begiratua. (Ingelesez)
  2. «Quan Hongchan» Olympics.com 2021-10-31n begiratua (Gaztelaniaz)
  3. «Jauziak, 10 m-ko plataforma, emaitzak 2020» olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]