Quand vient l'automne
Quand vient l'automne | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Izenburua | Quand vient l'automne |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Iraupena | 102 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | François Ozon |
Gidoigilea(k) | François Ozon |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | François Ozon |
Konpainia ekoizlea | Mandarin et Compagnie - Mandarin Télévision (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Evgueni Galperine (en) ![]() Sacha Galperine (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Jérôme Alméras |
Jantzi-diseinatzailea | Pascaline Chavanne (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Quand vient l'automne (euskaraz: «Udazkena datorrenean») François Ozon zuzendari frantsesa 2024an aurkeztutako filma da. 72.Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean aurkeztu zuen. Umore ukitu batzuekin familia harremanen konplexutasunak eta dolua dira film intimista honen ardatz nagusiak. Antzerki obra batetik egokitutako filma da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zorionekoa da Michelle, Borgoinako herrixka batean bizimodu lasaia daraman adineko emakumea. Valerie alabak Lucas biloba dakarkio oporraldiak igarotzera, baina gauzak ez dira uste bezala irtengo: ustezko ezbehar baten ondotik aurretik gaiztotuta zegoen ama-alaben arteko harremana are gehiago okertuko da.[1] Filmak aurrera egin ahala, ustezko lasaitasunaren atzean gordetzen diren sekretuak azaleratuko dira sotilki, eta harreman toxikoen kateak norainoko segida izan dezakeen erakutsiko digu François Ozon zinemagile frantsesak. Baita familiak norberak eraikitzen dituen horiek direla ere, odoleko loturez gaindi.[2]
Familiaz hitz egiten da, guraso eta seme-alaben artean egon daitezkeen harreman toxikoez. Filmak, bestetik, tabu batzuk aztertzen ditu: familiaren maitasuna, prostituzioa, espetxetik ateratako pertsonenak, adineko pertsonena...
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hélène Vincent : Michelle, amona
- Josiane Balasko : Marie-Claude, amonaren laguna
- Ludivine Sagnier : Valérie, Michelleren alaba
- Pierre Lottin : Vincent, Marie-Clauden semea, espetxetik atera berria
- Garlan Erlos : Lucas, Valérieren semea
- Sophie Guillemin : polizia
- Malik Zidi : Laurent, Valérieren senar ohia.
- Paul Beaurepaire: Lucas, 18 urterekin
- Sidiki Bakaba : apaiza
- Vincent Colombe : Michelleren medikua
Filmaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izenburua : Quand vient l'automne
- Zuzendaria : François Ozon
- Gidoigileak: François Ozon eta Philippe Piazzo
- Eszenatokiak : François Ozon, Philippe Piazzoren laguntzarekin
- Soinu banda : Evgueni eta Sacha Galperine[3]
- Dekoratuak : Christelle Maisonneuve
- Jantziak : Pascaline Chavanne
- Argazkilaritza : Jérôme Alméras
- Muntaia : Anita Roth
- Ekoizpena : François Ozon
- Ekoizpen elkartea : FOZ
- Banaketa : Diaphana Distribution
- Hizkuntza : frantsesa
- Formatoa : kolorezkoa
- Generoa : drama
- Luzera : 102 minutu
- Estreinaldiaren datuak : Frantzian, 2024/09/09, Cosne-Cours-sur-Loire herrian
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako 72. Zinemalidian, 2024an, bi maskor jaso zituen:[4]
- Taldeko aktorerik onenaren Zilarrezko Maskorra: Pierre Lottin.
- Gidoi onena: François Ozon eta Philippe Piazzo.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.sansebastianfestival.com/2024/sailak_eta_filmak/sail_ofiziala/7/721916/eu
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20240922/quand-vient-l-automne-harreman-toxikoen-kate-etenik-gabea
- ↑ https://www.cinezik.org/critiques/affcritique.php?titre=quand-vient-automne2024031020.
- ↑ https://www.berria.eus/kultura/zinemaldia/tardes-soledad-filmak-irabazi-du-urrezko-maskorra_2131271_102.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2024ko filmak
- François Ozonek zuzendutako filmak
- François Ozonek idatzitako filmak
- Hélène Vincentek antzeztutako filmak
- Josiane Balaskok antzeztutako filmak
- Ludivine Sagnierrek antzeztutako filmak
- Sophie Guilleminek antzeztutako filmak
- Malik Zidik antzeztutako filmak
- Vincent Colombek antzeztutako filmak
- François Ozonek ekoitzitako filmak
- Frantziako filmak
- Frantsesezko filmak
- Drama-komedia filmak
- Familia disfuntzionalei buruzko filmak