Quasr Al Azraq

Koordenatuak: 31°52′48″N 36°49′39″E / 31.879964°N 36.827428°E / 31.879964; 36.827428
Wikipedia, Entziklopedia askea
Quasr Al Azraq
Limes Arabicus
Kokapena
Estatu burujabe Jordania
Governorate of JordanZarqa Gobernazioa
Koordenatuak31°52′48″N 36°49′39″E / 31.879964°N 36.827428°E / 31.879964; 36.827428
Map
KomisarioaAntzinako Erroma
Arkitektura
Materiala(k)basaltoa

Qasr Al Azraq gaztelua edota Qasr Azraq (arabieraz: قصر الأزرق‎, "gorleku urdina") Azraq (Jordania) hiritik gertu dago, Ammango ekialdera 100 kilometrotara. Basamortuko gazteluen eraikin bat da. Oasi baten ondoan egonik, estrategikoki balore handia zuen; oasi hori basamortu horren ur-iturri bakarra da, 12.000 km²etan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez inguru honen lehenengo biztanleak nabateoak izan ziren. 300 urtean, Diokleziano enperadorearen garaian, erromatarren eskuetan erori zen eta haiek lehenengo gotorlekua eraiki zuten. Erromatarrek, basalto harriak erabiliz, egitura bat sortu zuten eta, ondorengo eraikuntzak, haren gainean egin ziren. Ziur asko bizantziarrek eta omeitarrek ingurua menperatuko zuten baina mamelukoak izan ziren, azkenik, 1237an, egun ezagutzen dugun gaztelua eraiki zutenak; eraikuntzan mamelukoek, erromatarren moduan, basalto erabili zuten eta, ondorioz, gazteluari ezaguna den kolore beltz hori eman zioten. otomandarrek ere XVI. mendean erabili zuten. 1917tik 1918ra T. E. Lawrencek arabiarren matxinadaren alde eta otomandarren aurka aurrera eraman zituen ekintzak hemen zentratu zituen eta gazteluan berak erabili zuen gela bisitatu daiteke.[1]

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaltozko gazteluak 800 metro alboko egitura laukiduna du. Barruan, patio handi bat ikus daiteke. Erdian omeitarren garaiko mezkita bat dago. Izkin bakoitzean dorre luzangak erakusten ditu. Sarrera nagusian, ate moduan, granitozko harlauza dago; harrizkoa izatearen arrazoia zera da, basamortuan egurra oso eskasa dela. Ondorengo atondoan, lurrean grabatuta, antzinako erromatarren jolas bat ikus daiteke. Ate moduan erabiltzen diren harlauzek tona bat inguruko pisua dute baina, palma-olioz gantzututako gontz edo banda batzuei esker, erraz irekitzen dira.

Gazteluaren panoramika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]