Queijo do Pico
Itxura
| Queijo do Pico | |
|---|---|
| nahaste-gazta | |
| Materialak | behi-esnea |
| Historia | |
| Jatorria | Pico |
| Jatorrizko herrialdea | Portugal |
| Honen izena du | Pico |
Queijo do Pico (euskaraz: Pico gazta) Portugaleko gazta da, Europa mailan babestutako jatorri deitura duena.
Behi-esne gordinez egindako gazta da, eta Pico uhartean (Azoreak) ekoizten dute. Gazta hau egiteko erabiltzen diren behiak libre bazkatzen dira larre natural edo hobetuetan, llollobelar ingelesa, Llollobelar italiarra, iltzea, basamenda, iratze eta zelinda bezalako belarrekin. Jada 1867 eta 1877ko dokumentuetan aipatzen da gazta honen ekoizpena. Forma zilindriko laua duen gazta da. Azala horia da. Testura irregularra du. Trinkotasuna leuna da, oretsua. Kolore zuri-horixka du. Zuloak ditu. Usain sendo eta bereizgarria du. Gazta ondua da, zapore gazi eta bizikoa.