Edukira joan

Quinchao uhartea

Koordenatuak: 42°29′S 73°29′W / 42.48°S 73.48°W / -42.48; -73.48
Wikipedia, Entziklopedia askea
Quinchao uhartea
Datu orokorrak
Garaiera168 m
Motauhartea
Azalera129,3 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°29′S 73°29′W / 42.48°S 73.48°W / -42.48; -73.48
Honen parte daChiloé uhartedia
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Los Lagos eskualdea
ProbintziaChiloé probintzia
Txileko komunaQuinchao
Ur-gorputzaOzeano Barea

Quinchao uhartea (gaztelaniaz: Isla Quinchao) Chiloé uhartedian dagoen uharte bat da, tamainaz hirugarrena, Txile hegoaldean. 2017ko erroldaren arabera 8.576 biztanle ditu bi udalerritan banatuta, Quinchao (uhartearen hegoaldean) eta Curaco de Vélez (uhartearen iparraldean). Achao herria da uhartearen hiriburua.

Chiloeko uharte handiaren alboan dago ekialdera. Dalcahue herritik igarotzen da Quinchaora ferry bidez.

Uharte luze eta estua da eta 129,3 km²-ko azalera du. Erliebe nahiko laua du, punturik altuena 168 metrotako garaieran dago.

Chono eta huilicheak izan ziren inguruko lehenengo biztanleak.[1] Kostalde bihurri horretan antzina sortu ziren kai naturalak, Achao eta Curaco de Vélez esate baterako, eta denboraren poderioz kai horiek herri bihurtu ziren.

XVII. mendean jesuitak iritsi ziren eta Achao bihurtu zuten hegoaldera iristeko misio estrategiko. 1767an jesuitak kanporatuak izan ziren eta frantziskotarrek hartu zuten haine lekua.[1]

Antzina basoak estaltzen zuen uhartea baina nekazarita eta abeltzantza garatu ahala azaeraren gehiengoa larre bihurtu zen edota patata soroak.

Dalcahue eta Curaco de Vélez artean zubia eraikitzeko egitasmo bat baino gehiago izan da, baina kostu handia duelakoan eta errentagarria ez delakoan oraindik ez da eraiki. Transbordadore sistemarekin jarraitzen dute.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Molina, Pancho. (2025-08-04). «Quinchao donde la fe, la historia y el mar dan forma al alma de Chiloé» Viaja a Chiloé (kontsulta data: 2025-08-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Autoridades locales reiteran llamado al Gobierno a retomar proyecto de puente en el canal Dalcahue» BioBioChile - La Red de Prensa Más Grande de Chile (kontsulta data: 2025-08-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]