Quinta Vergara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quinta Vergararako sarbide nagusia.

Quinta Vergara Txileko Viña del Mar hiriko parke bat da. Parke honen barnean Vergara Jauregia dago, lorategiekine eta urtero Viña del Marko Nazioarteko Kantu Jaialdia ospatzen den anfiteatroarekin.

Vergara Jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vergara Jauregia.

Hemen zegoen Viña del Mar hiriaren sortzailea izan zen José Francisco Vergararen etxea. Vergara familiak 1910ean veneziar gotiko estiloko eraikin bat eraiki zuen 1906ko lurrikarak suntsitu zuen familiaren etxearen ordezko bezala. Altzari gehienak, zuzenean Europan erosi ziren, eta horietan estilo barietate handi bat ikus daiteke, erakargarrienak rokoko, Luis XVI.a eta Inperio estiloak direlarik.

Parkean Australia, Asia eta Kaliforniatik ekarritako zenbait espezie exotiko daude, han XIX. mendean sartuak, oraindik Zazpi Ahizpen Hazienda zenean, bere jabeen aisialdirako.

1941ean Viña del Mar udalerriak jauregia erosi zuen parkearekin, erabilera publikokoa izatera pasa zena, eraikina Arte Ederren Museo eta Eskolarako erabili zen bitartean. Blanca Vergarak zituen olioak salmentarekin emanak izan ziren. Europar artista nabarmenen 60 lan ziren bildumaren oinarria.

Parkeko lorategietan zenbait eskultura daude, horien artean Gabriela Mistralen omenezko soingaina nabarmentzen delarik, Nina Anguitak egin eta emana olerkariak 1945ean lortutako Nobel Sariaren ondorioz.

Quinta Vergarako anfiteatroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anfiteatroaren eskenategia 2007 hasieran.

1959an ospatu zen Viña del Marko Nazioarteko Kantu Jaialdiaren lehen edizioaren arrakastaren ondoren anfiteatro bat eraiki zen Quintan, honen egurrezko eskenategia maskor akustiko batez koroatua zegoelarik, Juan Pinto Delgado eraikitzaile zibilaren ardurapean eraiki zena. Honek soinua publikoari bidaltzen laguntzen zuen, baita artistak Viña del Marko gau hotzetatik babesten ere, jaialdiaren ikur bihurtuz. Publikoa egurrezko eserlekuetan esertzen zen lurrezko zoruaren gainean, eta ikusle asko Quintaren inguruko muinoetan eta gertuko zuhaitzen tontorretan jartzen ziren, jaialdiari probintziar kutsu nabarmen bat emanez.

2002an eraberritua izan zen, maskor akustikoa anfiteatro itxi bategatik ordeztuz, Koliseo baten itxura emanez, konkreto solidoz egina eta 16.000 pertsonentzako tokiarekin.

Artequin Viña del Mar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artequin Viña del Mar.

Artikulu nagusia: Artequin Viña del Mar Museoa

Artequin Viña del Mar, 2008an inauguratua, mendebaldeko artearen historiako lanik bereizgarrienen argazki erreprodukzioen museo bat da, heziketa metodologia interaktibo baten bidez arteaganako interesa sustatzen eta haur eta helduetan sormena bultzatzen saiatzen dena.

Museoa Quinta Vergarako Potrerillos Parkean dago, Alcalde Prieto Nieto kaletik sartuz.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quinta Vergara Parkea Viña del Mar hiriko Errazuriz kaleko 596. zenbakian dago. Goizeko 07:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte bisita daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]