Quisqueya Henríquez
Quisqueya Henríquez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1966 |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Habana Santo Domingo |
Heriotza | 2024ko martxoaren 30a (57/58 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Instituto Superior de Arte (en) ![]() Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, bideoartista eta installation artist (en) ![]() |
![]() ![]() |
Quisqueya Henríquez (Habana, 1966 – Santo Domingo, 2024ko martxoaren 30a) kubatar-dominikar artista eta irakaslea izan zen[1]. Collagea, instalazioa, bideoa eta soinu-artea bezalako teknikak landu zituen[2][3][4].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francisco Alberto Henríquez Vásquez dominikar historialariaren eta Angélica Cruz kubatarraren alaba[1], Habanan jaio zen 1966an. Umea zenetik, Santo Domingon bizi izan zen[2].
1987tik 1992ra Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan eta Habanako Artearen Goi Institutuan ikasi zuen[5].
Dominikar Errepublikako eta Kubako artea eta kulturan hartzen zuen inspirazioa, eta mundu mailako artearekiko loturei buruz hausnartzen zuen[4]. Henríquezen ekintza artistikorik garrantzitsuenetakoa Helado de agua de mar Caribe da, non itsasoko urez, gurin-esnez, ronez, koko-olioz, margo urdinez eta estabilizadorez egindako izozkia urtu zuen[5].
Bere lanak museo eta bilduma publikoetan aurki daitezke, besteak beste, El Museo del Barrion (New York), Arte Garaikidearen Museoan eta Pérez Art Museum Miamin (Miami), Rhode Islandeko Diseinu Eskolako Museoan (Providence) eta Ninart Kultur Zentroan (Mexiko Hiria)[6][7].
Pedro Catrain senatari dominikarrarekin ezkondu zen[1].
Santo Domingon hil zen 2024ko martxoaren 30ean, 58 urte zituela, urdaileko minbiziak jota. Blandino hilerrian lurperatu zuten[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Falleció la artista visual Quisqueya Henríquez, esposa del senador Pedro Catrain» Diario Libre 2024-03-30 (kontsulta data: 2024-04-02).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Quiñones, Alfonso. «Quisqueya Henríquez, entre los 25 artistas más influyentes del mundo» Diario Libre 2008-06-27 (kontsulta data: 2024-04-02).
- ↑ (Ingelesez) Johnson, Ken. «Minding the Gap Between Rarefied and Local Art Culture» The New York Times 2007-10-26 (kontsulta data: 2024-04-02).
- ↑ a b (Ingelesez) «Quisqueya Henriquez» Davidoff Art Initiative (kontsulta data: 2016-10-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Helado de agua de mar Caribe» Centro León jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-08-14) (kontsulta data: 2024-04-02).
- ↑ (Ingelesez) «Henríquez, Quisqueya» Cintas Foundation (kontsulta data: 2024-04-02).
- ↑ (Ingelesez) «Quisqueya Henríquez. Helado hecho de agua de Mar Caribe (Ice Cream Made from Water from the Carribean Sea)» RISD Museum (kontsulta data: 2024-04-02).