Ré uhartea
Ré | |
---|---|
Bertako izena | Île de Ré |
Geografia | |
Kokapena | Bizkaiko golkoa |
Azalera | 85,32 km² |
Punturik garaiena | Peu des Aumonts |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Poitou-Charentes |
Departamendua | Itsas Charente |
Herri elkargo | Île de Ré |
Hiri populatuena | Sainte-Marie-de-Ré |
Hiri populatuenaren biztanleria | 2.655 bizt. (1999) |
Gizartea | |
Biztanleria | 17.723 biztanle (2012) |
Dentsitatea | 207.7 biz./km2 |
- Artikulu hau Frantziako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Re».
Ré uhartea (frantsesez: Île de Ré, il də ʁe ahoskatua) Itsas Charenteko kostaldean dagoen uhartea da. Arroxelaren ondoan kokaturik, uharteak 30 kilometroko luzera eta 5 kilometroko zabalera ditu, eta 2006an 17.640 biztanle zituen (206.75 biz./km²).
1988an amaituriko zubi batek uhartea eta kontinentea lotzen ditu. Turismoarekin lotutako jarduera handia dauka, batik bat 1990eko hamarkadatik aurrera eta bereziki adin ertaineko edo handiko jendearentzat. Surfa oso kirol praktikatua da bestela.
Frantziako laugarren irlarik handiena da, Korsika, Oléron eta Belle-Île eta gero.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uharteko udalerriek herri elkargo (communauté de communes) bat osatzen dute. Hona hemen udalerriak ekialdetik mendebalderantz:
- Rivedoux-Plage: 2.282 biztanle (2012).
- La Flotte: 2.863 biz.
- Sainte-Marie-de-Ré: 3.283 biz.
- Saint-Martin-de-Ré: 2.415 biz.
- Le Bois-Plage-en-Ré: 2.353 biz.
- La Couarde-sur-Mer: 1.242 biz.
- Loix: 674 biz.
- Ars-en-Ré: 1.297 biz.
- Saint-Clément-des-Baleines: 692 biz.
- Les Portes-en-Ré: 622 biz.
Bi kantonamendutan banatuta daude: Saint-Martinekoa (1-5) eta Arsekoa (6-10).
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
- Iturria: INSEE
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
VII. eta VIII. mendeetan, Aethicus Istriakoaren Cosmographiaren arabera, gertuko Oléron uhartearekin batera, Vacetae Insulae edo Vacetiar uharteak osatzen zuen.[1] Vaceti baskoien beste izen bat denez, orduko baskoiek (gaskoiek) uhartean presentzia bide zutela adierazten du.
848. urtean, Hastein buruzagi bikingoak uhartea erasotu zuen. XII. mendean, ordea, Notre-Dame-de-Ré des Châteliers abadia zistertarra eraiki zuten. 1625ean La Prée izeneko gotorlekua jaso zuten La Flotten, armada herbeheretar eta ingelesaren aurrean euren burua defendatzeko. Bereziki aipagarria da 2 urte geroago uharteak jasandako setioa, Buckinghameko Dukeak egindakoa Louis XIII. eta Richelieuren aurka. 1696an itsasontzi ingelesek Saint Martin bonbardatu zuten.
XX. mendean, 1940ko ekainaren 29an uhartea okupatu zuten soldadu naziek, ia 5 urtez bertan egon zirelarik. 1980ko hamarkadan, frantziar gobernuak deportazioa erabili izan zuen hainbat etakideren aurka, horietako batzuk Ré uhartean izan ziren eta beste euskal errefuxiatu batzuk gertu dagoen Yeu uhartean ere.[2]
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uhartea ezaguna da lurrikarak direla-eta, 50 inguru jasan dituela 1568 eta 1908 artean. Bestela, etorkizunean Klima aldaketa bereziki mehatxugarria da zonalde honetan, altuera oso baxua duenez balizko itsasoaren igoeraren aurrean.
Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pont île de Ré04.jpg
Uharteko zubi berria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Collins, Roger. (1988). «The Vaccaei, the Vaceti, and the rise of Vasconia» Studia Historica VI (Salamanca): 214..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los evadidos de Segovia cuentan su fuga» El País 1976-05-15.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez), (Gaztelaniaz), (Italieraz), (Alemanez), (Ingelesez)Turismo-webgunea