Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Régions et Peuples Solidaires» orritik birbideratua)
Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioa
Datuak
Izen laburraRPS
Motaalderdi politikoa eta bazkuna
HerrialdeaFrantzia
Ideologiaerregionalismoa
Jarduera
KidetzaEuropako Aliantza Askea
Agintea
LehendakariaGustave Alirol (en) Itzuli eta François Alfonsi
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1995
webgune ofiziala

Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioa (frantsesez, Régions et Peuples Solidaires, RPS) Frantziako alderdi politiko autonomisten federazioa da, 1994an sortua. Alderdi politiko baten egitura du. Federatutako alderdi politikoak anitzak dira, zentristak eta ezkerrekoak, autonomistak eta independentistak biltzen direlako, baina frantziar estatuko politika zentralisten aurkako jarrerak eta federalismoaren aldeko ideologiak batzen ditu. Gustave Alirol okzitaniarra da federazioaren presidentea.

Alsaziako, Bretainiako, Ipar Euskal Herriko, Ipar Kataluniako, Okzitaniako, Korsikako eta Saboiako ordezkariak ditu.

Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioa 1994an jaio zen, Europako hauteskundeetarako Frantziako estaturik gabeko nazioen hainbat ordezkari politikok zerrenda batua osatu zutenean, sinergiak lortzeko. Europako parlamentuan federazioa Berdeak-Europako Aliantza Askearen taldean integratuta dago.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Errepublika federala frantziar estatuan
  • Frantziako hizkuntza gutxituen ofizialtasuna, eta Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna Frantziak sinatzea
  • Estatutu berezia Ipar Euskal Herriarentzat, Ipar Kataluniarentzat, Bretainiarentzat eta Saboiarentzat (Korsikak dagoeneko badu), eta Okzitania osoa bilduko duen makro-eskualde baten sorrera
  • Estatu desberdinen artean zatituta dauden Herriek (Euskal Herria, Katalunia, Okzitania...) batzeko aukera izatea, Europako batasunaren aukerak aprobetxatuz
  • Garapen jasangarria eta Ingurumenaren aldeko politikak

Federazioaren partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira federazioan integratuta dauden alderdi politikoak, nazioaren arabera:

Herria Alderdi politikoa Ideologia
Alsazia Unser Land Autonomismoa, zentrismoa, alsaziar nazionalismoa
Bretainia Bretainiako Batasun Demokratikoa Autonomismoa, zentrismoa, bretainiar nazionalismoa
Ipar Euskal Herria Euskal Herria Bai Independentismoa, sozialismoa, euskal abertzaletasuna
Eusko Alderdi Jeltzalea Autonomismoa, zentrismoa, euskal abertzaletasuna
Ipar Katalunia Oui au Pays Catalan Autonomismoa, zentrismoa, katalan nazionalismoa
Esquerra Republicana de Catalunya Independentismoa, sozialdemokrazia
Korsika Femu a Corsica Autonomismoa, zentrismoa, korsikar nazionalismoa
Okzitania Partit Occitan Autonomismoa, sozialdemokrazia
Saboia Mouvement Région Savoie Autonomismoa, zentrismoa
Tamazgha Amazigh Mundu Biltzarra Gobernuz kanpoko erakundea

Aipatu behar da Ipar Euskal Herriko kasuan Abertzaleen Batasuna eta Eusko Alkartasuna alderdiak (gaur, Euskal Herria Bai koalizioan sartuak) izan zirela federazioaren sortzaileak. Beste hainbeste gertatu da Partitu di a Nazione Corsa alderdiarekin (gaur egun, Femu a Corsica koalizioan integratuta)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]