Régis Debray

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Regis Debray en 1970
Regis Debray (1970)

Frantses idazlea eta saiakeragilea (Paris, 1941). Louis Althusserren ikasle izan zen. 1967an, Révolution dans la révolution (Iraultza iraultzan) argitaratu zuen, eta Hego Amerikako borroka armatuarekin bat egin zuen. Che Guevararen adiskide izan zen. Boliviako agintariek atxilo hartu zuten, eta hiru urte igaro zituen presondegian. Askatu zutenean, Frantziara itzuli zen, eta eleberriak idazten hasi zen: L'Indésirable (1975, Maltzurra), La neige brûle (1977, Elurrak erre egiten du). Intelektualen funtzio historikoari buruzko gogoeta hasi zuen (1979, Le Pouvoir intellectuel en France; 1980, Le Scribe), eta baita politikari buruzkoa ere (1981, Critique de la raison politique). François Mitterranden aholkulari izan zen, eta Estatuko Kontseiluko kide, 1985etik 1993ra. Azken lanetan, jakintza-arlo berri baten oinarriak definitu zituen, medialogiarenak: Cours de médiologie générale (1991) eta Vie et mort de l'image: une histoire du regard en Occident (1992).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Régis Debray Aldatu lotura Wikidatan