Réunion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Réunion (974)
Réunion
Eskualdea Réunion
Prefetura Saint-Denis
Azpiprefeturak Saint-Benoit
Saint-Paul
Saint-Pierre
Kokapen mapa
Biztanleria 776.948.
(1999)
Dentsitatea 309 bizt / km²
Eremua 2517 km² km²
Barrutiak 4
Kantonamenduak 49
Herriak 24
Departamendu
burua
Nassimah Dindar
(RPR)
Kontseilu Orokorraren webgunea

Réunion[1] (frantsesez: La Réunion, la ʁeynjɔ̃ ahoskatua; lehen Île Bourbon) Frantziako itsasoz haraindiko eskualdea eta departamendua (974) da era berean. 2.517 km²-ko uharte bat da Indiako ozeanoan kokatua, Madagaskar uhartetik 700 km ekialdera eta Maurizio uhartetik 200 km hego-mendebaldera, Maskareinak uhartediaren mendebaldean. Hiriburua Saint-Denis da. Beste hiri nagusiak dira Le Port, Saint-André, Saint-Benoît, Saint-Joseph, Saint-Leu, Saint-Louis, Saint-Paul, Sainte-Suzanne, Salazie eta Le Tampon. Departamendu honek, estatu ez izan arren, badu estatuentzako goi-mailako domeinu bat esleituta, .re.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugaldarrak XVI. mendearen hasieran iritsi ziren arte, inor ere ez zen bizi uhartean. Frantsesak 1634. urtean heldu ziren, eta Afrikako esklaboak eraman zituzten kafe- eta gero azukre-kanabera soroetan lan egin zezaten. 1848. urtean esklabotza debekatu zenean, Indotxinatik, Indiatik eta Afrikako ekialdetik iritsi ziren langileak. Frantziako kolonia izan zen 1946. urtean itsasoz haraindiko departamendu bihurtu zuten arte, Frantziaren administraziopean betiere. Han finkatu zen 1973. urtean, bestalde, Frantziak Indiako ozeanoan zuen armadaren base nagusia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte bolkanikoa da. Goi-lautada zabal batek hartzen du uhartearen erdialdea, eta han daude uharteko sumendi garaienak (Piton des Neiges, 3.068 m). Uhartearen hegoaldean eta ekialdean euri asko egiten du apiriletik urria arte (4.000-8.000 mm, batez beste) hego-ekialdetik jotzen duten haizeei esker. Mendebaldean eta iparraldean, berriz, 625 mm euri-ur biltzen da urtean batez beste. Klima tropikala da, beroa kostaldean eta idorragoa barnealdean. Landaretzari dagokionez, Réunion uhartearen hegoaldean eta ekialdean baso trinkoak dira nagusi, eta iparraldean eta mendebaldean sabana.

Udalerri nagusiak (barrutiak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Réuniongo mapa

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleak europarrak, afrikarrak, indiarrak eta txinatarrak ziren lehen, eta, gaur egun, arraza horien nahasketatik sortuak dira biztanleak. Kreolera da uhartean zehar hedatuen dagoen hizkuntza, baina frantsesa da hizkuntza ofiziala. Biztanle gehienak katolikoak dira ,eta biztanleen % 40tik gora 15 urte baino gazteagoak dira.

Urtea Biztanleria Urtea Biztanleria Urtea Biztanleria
1671 90 1830 101.300 1961 349.282
1696 269 1848 110.300 1967 416.525
1704 734 1849 120.900 1974 476.675
1713 1.171 1860 200.000 1982 515.814
1717 2.000 1870 212.000 1990 597.823
1724 12.550 1887 163.881 1999 706.300
1764 25.000 1897 173.192 2006 781.962
1777 35.100 1926 182.637 2007 790.500
1789 61.300 1946 241.708 2008 802.001
1826 87.100 1954 274.370
INSEEren erroldetatik ateratako datu ofizialak; estimazioak letra etzanean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza (azukre-kanabera, tabakoa, tea, banilla, loreak) da ekonomia-jarduera nagusia. Industria (garatu gabea) hiri nagusietan baizik ez da (azukre-findegiak, ron-destilategiak, tabakogintza). Inportatu behar izaten ditu, beraz, petrolioa, nekazaritzarako makineria, ibilgailuak eta, oro har, eskulanak.

Reuniondar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Réunion Aldatu lotura Wikidatan