Río Negro (Argentina)
| Río Negro | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 635 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 41°01′54″S 62°47′00″W / 41.031547°S 62.783461°W |
| Estatu burujabe | |
| Argentinar probintzia | Río Negro probintzia |
| Hidrografia | |
| Ibaiadarrak | ikusi
|
| Arroaren azalera | 132.275 km² |
| Ur-emaria | 1.014 m³/s |
| Iturburua | Limay ibaia |
| Bokalea () | Ozeano Atlantikoa |
Río Negro[1] Argentinako Río Negroko probintziako, eta Patagonia osoko, ibairik garrantzitsuena da. Patagoniako Andeetatik jaisten diren Limay eta Neuquén ibaien elkargunean sortzen da, Neuquéngo probintziaren ekialdeko muturrean; Río Negroko probintzia zeharkatzen du hego-ekialderako norabidean, eta El Cóndor bainu hiritik hurbil Ozeano Atlantikora isurtzen da. 635 kmko luzera du, 1.125 km Neuquén ibaiaren ibilbidea gehitzen bazaio[2].
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Río Negroren emaria 54 urtez (1927-1980 bitartean) neurtua izan da Primera Angosturako estazioan (Río Negroko probintzia), Ozeamo Atlantikora isuri baino 224 km gorago[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 95.000 km² ditu, arro osoaren % 71,8. Urteko batez besteko emaria 870 m³ segundoko da. Emari handiena azaroan du (1393 m³/s), eta txikiena apirilean (306 m³/s).
Río Negroren batez besteko emariak (m³/s), Primera Angosturako estazioan neurtuak
Datuak: 1927 eta 1980 artean

Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaia nabigagarria da behealdeko 400 km inguruan. Ura hidroelektrizitatea sortzeko eta labore lurrak zein fruitu sailak (ardotarako mahastiak barne) ureztatzeko erabiltzen da[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Exonimia: Argentina. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2015-08-16).
- ↑ a b Negro River. in: Encyclopædia Britannica. global.britannica.com (kontsulta data: 2015-08-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Río Negro Primera Angosturako estazioan. grdc.sr.unh.edu (kontsulta data: 2015-08-16).
