Rōmaji

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Japonierazko rōmaji (japonieraz: ローマ字?, euskaraz: «erromatar karakterak») latindar alfabetoa da. Mendebaldean, termino hori erabili ohi da japoniera karaktere erromatarrez idazteko,[1] jatorrizko ortografiarekin kontrastean, hau da, kanji (ideogramak) eta hiragana eta katakana silabarioen nahasketarekin.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniera rōmajiz idatz daiteke, hainbat arrazoi eta ohituragatik, kasu hauetan, adibidez:

  • Japonia bisitatzen duten atzerritarrentzako seinaleak eta idazkunak.
  • Beste hizkuntza edo herrialde batean erabiltzeko pertsonen, enpresen edo lekuen izenen transkripzio moduan.
  • Japonierako ikasleentzako hiztegiak eta testuliburuak.
  • Enfasi tipografikoa (katakanaren antzeko erabilera batean).
  • Japoniako enpresa gehienen izenak.
  • Fabrika-izenak eta fabrikazio japoniarreko ekipoen modeloak izendatzeko (automobilak, telebistak, etab.).
  • Estatuko eta nazioarteko posta, atzerritik ailegatzen dena zein atzerrira irteten dena.

Transkripzio-sistemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat erromanizazio-sistema daude, ohikoenak Hepburn eta Kunrei-shiki (訓令式) sistemak direlarik. Azken hau, monbushō (文部省) bezala ere ezaguna, aurreko Japoniako Hezkuntza Ministerioaren onarpen ofizialaren ondorioz, Japonian gehien erabiltzen den sistema da. Nippon-shiki izeneko hirugarren sistemarekin batera, sistema hauek Hepburn sistema baino erregularragoak dira idazkeran, baina ahoskeran ez dira hain erregularrak.

Aldiz, Hepburn erromanizazioak erabilera askoz zabalduagoa du mendebaldeko hizkuntzetako hiztunen artean. Sistema honek kana ezberdinen ahoskera hurbiltzen du idazkeran, baina ez du erregulartasunik ortografian. Adibidez, idazkera aldatu egiten da t (ta, chi, tsu, te, to) hizkiarekin hasten diren kanetan.

Ezberdinak karakterez karaktere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiragana Katakana Rōmaji
Hepburn Kunrei-shiki Nippon-shiki
shi si si
しゃ、しゅ、しょ シャ、シュ、ショ sha, shu, sho sya, syu, syo sya, syu, syo
chi ti ti
tsu tu tu
ちゃ、ちゅ、ちょ チャ、チュ、チョ cha, chu, cho tya, tyu, tyo tya, tyu, tyo
fu hu hu
ji zi zi
ji zi di
zu zu du
じゃ、じゅ、じょ ジャ、ジュ、ジョ ja, ju, jo zya, zyu, zyo zya, zyu, zyo

Ezberdinak hitzez hizt[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara Japoniera Kana Erromanizazioa
Hepburn aldatua Kunrei-shiki Nihon-shiki
Erromatar hizkiak ローマ字 ローマじ rōmaji rômazi rômazi
Fuji mendia 富士山 ふじさん Fujisan Huzisan Huzisan
te お茶 おちゃ ocha otya otya
gobernadore 知事 ちじ chiji tizi tizi
txikiagotu 縮む ちぢむ chijimu tizimu tidimu

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) www.dictionary.com. Definition of romaji. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]