RIP (musika taldea)
RIP | |
---|---|
Jul taldekidea, 1986an | |
Datuak | |
Jatorria | Arrasate |
Musika mota | punk |
Urteak | 1981 - 2003 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Spansuls Basati Diskak Discos Suicidas Esan Ozenki Gaztelupeko Hotsak |
Taldekideak | |
Mahoma Portu Jul Txerra | |
Informazio gehigarria | |
- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «RIP».
RIP 1981. urtean Arrasaten (Gipuzkoa) sortutako musika taldea da.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Karlos Agirreurreta, "Mahoma" (ahotsa). (†)
- Jul Bolinaga (gitarra). (†)
- Eduardo Mancebo, "Portu" (baxua). (†)
- Txerra Bolinaga (bateria).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea Arrasaten jaio zen 1981ean. Garai hartako partaideak Jul (gitarra), Txerra (bateria), Portu (baxua) eta Mallabi (ahotsa) izan ziren. Hasiera batean Doble Cero izan zen taldearen izena.
Denbora gutxira Mallabi soldadutza egitera joan behar izan zuen. Hori ez zetorren taldearen jarrera anti-militaristarekin bat, eta beste partaideek beste abeslari bat bilatzea erabaki zuten. Karlos "Mahoma", ordu arte taldearentzat furgonetako gidari-lanean zebilena, hartu zuten ordezko abeslari, baita taldearen izenaren aldatu ere, handik aurrera RIP taldea izatera pasa baitzen.
Kontzertu ugari jotzeko aukera izan zuten hasieratik, beste talde askorekin batera: Cicatriz, Eskorbuto, Kortatu, La Polla Records, MCD... Kontzertuotan, barruan gordeta zeukaten desadostasuna eta amorrua kanporatzen zuten. Kantuen hitzetan arau guztiak hausteko zeukaten gogoa islatzen zen: Kaos abestia zen horren adibiderik adierazgarriena.
1984. urtean, Spansuls diskoetxeak argitaratu zien lehen diskoa: Zona Especial Norte EPa, Eskorbutorekin erdibana. Aurrerago, 1987an, No te muevas LPa kaleratu zuten, Basati Diskaken eskutik.
Horren ondoren, denboraldi luze batez ez zen askotxorik jakin taldeaz, baina 1994an HIESaren aurka laguntzeko kontzertu baterako bildu ziren. Kontzertua grabatu egin zen eta 1995ean HIESari aurre egiten diskoa argitaratu zuen Esan Ozenkik. RIPen abestiez gain, talde ingeles batzuen bertsioak ere daude: haietako bat Mondra kantua da, Liverpool futbol taldearen ereserkiaren moldaketa bat. Beste bertsio ezagun bat Angelic Upstartsen "Victory" abestia da[1].
1997. urtean, zorigaitza etorri zen, Portu, taldeko baxu jolea, hilda aurkitu zuten, gaindosi baten eraginez. Kolpe handia izan zen taldearentzat. Urte berean, Versiones diskoa argitaratu zuten. Bertan, hainbat taldek (besteak beste, Nuevo Catecismo Católico, Dut eta Anestesia) RIPen bertsioak egin zituzten.
Nahiz eta taldekide garrantzitsua galdu, RIPek jotzen segitu zuen, gehienbat omenaldietan (Porturena berarena edo Luperena, Vulpes) eta euskal presoen aldeko kontzertuetan. Haietan, Porturen anaiak, Xabik (Zakarrak eta Iskanbila taldeetako partaidea) hartu zuen baxua jotzeko ardura. Urte batzuk geroago, Jon Zubiagak (Des-kontrol, Kañeria 13 eta Gatillazo) jo zuen baxua.
2000. urtean, beste anitz talderekin batera, Eskorbutoren omenezko Tren con destino al infierno diskoan, haien abesti baten bertsio bat jo zuten: Ha llegado el momento (el fin).
2001ean, kantu zahar bat grabatu zuten, Me cago en la política. Hitzak pixka bat aldatu zituzten, grabaketa berezia baitzen. Kanta hori Gasteizko Gaztetxeak bere 13. urteurrenerako argitaratu zuen Gaztetxeak Martxan!! diskorako grabatu zuten, gaztetxeari laguntzeko. Abesti guztiak aurretik argitaratu gabeak ziren. Azaroaren 3an, Etsaiak eta Ume Gaiztuak taldeetako partaide izandako Jokinen omenaldian esku hartu zuten: kontzertu hartan jotako lau kanta 2002an argitaratu ziren disko batean.
RIPek kontzertuak ematen segitu zuen, baina 2003. urtean, Karlos "Mahoma" hil zen. Esan daiteke harez geroztik RIP taldea bukatu egin zela.
2005ean, Iker Barandiaran eta Iban Toledo kazetari arrasatearren lanaren ondorioz, Punkaren 25 urteko historia bizia - Historia viva del punk DVD-CD dokumentala argitaratu zen. DVDean, erreportaje, elkarrizketa, zuzeneko kontzertuak, argazkiak eta bestelakoak agerti dira. CDan argitaratu gabeko 14 abesti zahar ditu, batzuk Mallabik abesturikoak.
2006an, Destruye fanzinearen 16. alearekin batera, RIP taldearen disko bat kaleratu zen, 83 84 Elgoibar Vitoria Lasarte Barna izenarekin: 1983 eta 1984 urteetako kontzertu batzuen zuzeneko abesti batzuk daude.
2014ko azaroaren 15ean, Jul Bolinaga (taldeko gitarra-jotzaile ohia), The Potes taldearekin Bergarako gaztetxean jotzen ari zela, eszenatoki gainean hil egin zen [2].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zona Especial Norte (1984, Spansuls; 1991 eta 1996, Discos Suicidas)
- No te muevas (1987, Basati Diskak; 1996, Discos Suicidas; 2014 Guns of Brixton Records)
- HIESari aurre egiten (1995, Esan Ozenki)
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Welcome to 1984 (1984, Maximum Rocknroll): Antimilitar kanta
- Bat, bi, hiru... hamar (1995, Oihuka)
- Grabaciones encontradas (1995, Locomotive Music)
- Versiones (1997)
- Tren con destino al infierno (2000)
- Gaztetxeak martxan (2001, Gasteizko Gaztetxea)
- Jokinen omenaldia (2001, Gaztelupeko Hotsak)
- Viva la punk (2001, Revelde discos)
- Spansuls 1981-1984 (2002, Ventura discos)
- 83 84 Elgoibar Vitoria Lasarte Barna (2006, Musica Autonoma)
- 25 Hits of Mondra Underground Sounds Vol. 1 (2008, Mondra Underground Sounds)
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Punkaren 25 urteko historia bizia - Historia viva del punk (2005, Goiena Komunikazio Zerbitzuak eta Gaztelupeko Hotsak)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ume Gaiztuak, Porturen beste talde bat.
- The Kagas eta The Meas, Bolinaga anaien eta Evaristoren (La Polla) proiektuak.
- Carrocerías Betoño, Txerrak jotzen du bertan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=kFPQwUx3jx4
- ↑ Julen heriotzaren berria Goiena.eus gunean [1]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Taldearen biografia
- (Gaztelaniaz) Taldearen biografia
- (Gaztelaniaz) Portu hil zeneko artikulu bat
- (Gaztelaniaz) Mahoma hil zeneko hitz batzuk eta biografia txiki bat
- (Gaztelaniaz) Dokumentalari buruzko artikuluak
- Esan Ozenkiren webgunea
- Goiena Komunikazio Zerbitzuaken webgunea
- Gaztelupeko Hotsaken webgunea
- (Gaztelaniaz) Musica Autonomaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Discos Suicidasen webgunea
- (Gaztelaniaz) La Fonoteca webguneko biografia
- RIP trumoia eten da
- Jul Bolinagaren kantutegia oholtza gainean