RMS Carpathia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
RMS Carpathia
RMS Carpathia.jpg
RMS Carpathia ontzia.
Government Ensign of the United Kingdom.svg
Ontziola: Swan Hunter, Newcastle upon Tyne
Mota: Transatlantikoa
Agintze data: Cunard Line, Liverpool
Uretaratze data: 1902ko abuztuaren 6a
Baja: 1918
Izendatze data: Ez
Zerbitzua: Udan: Liverpool–Queenstown–New York; Neguan: Trieste–Fiume–New York
Ezaugarriak
Desplazamendua: 13.555 tona
Luzera: 170 m
Zabalera: 19.63 m
Sakonera: 12,19 m
Bulkada: potentzia: 10.000 HP
6 zilindro eta hedapen laukoitzeko makinak eta bi helize
Abiadura: Zerbitzuan: 14 korapilo (26 km/ord)
Gehienezkoa: 17,5 korapilo (32,4 km/ord) korapilo
Eskifaia: 307 marinel

RMS Carpathia, 1901ean Swan Hunter ontziolak eraiki eta 1902ko abuztuaren 6an itsasoratutako transatlantiko bat da. Bere lehenbiziko bidaia 1903ko maiatzean burutu zuen. Carpathia ontzia europar etorkinak eta erdi mailako bidaiariak garraiatzeko diseinatua izan zen, garaiko itsasontziak baina erosotaun handiagoa eskeiniz. 1905ean lehen klasea gehitu eta hirugarren klaseko instalakuntzak handiagotu ziren.

Bederatzi urtez inongo gertakari aipagarririk ez izan ondoren, 1912ko apirilaren 15ean New Yorketik Fiumerako bidaia burutzen ari zela RMS Titanic trasatlantikoaren laguntza deia jaso zuen. Titanic erreskatatzeko asmoz, Arthur Rostron kapitainak norantza aldatu eta bere eskifai osoa erreskaterako prestatuz, itsasontziak bere abiadura errekorra apurtzea lortu zuen. Egunsentian, Carpathiak Titanic ontziko 705 lagun erreskatatzea lortu zuen, eta Arthur Rostron eta eskifaia heroiak bihurtu ziren.

Lehen Mundu Gerran bere merkatal zerbitzua burutzen jarraitu zuen, soldaduen garraiontzi gisa jardunez ere. 1918ko uztailaren 17an, SM U-55 alemaniar itsaspekoak torpedeatuta hondoratu zen, hondoratzean 5 lagun hilez.

2000. urtean Clive Cussler esploratzaileak eta bere National Underwater and Marine Agency (NUMA) konpainiak Carpathia ontziaren hondakinak topatu zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: RMS Carpathia Aldatu lotura Wikidatan