RUNOFF
| RUNOFF | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sorrera-urtea | 1964 |
| Ezaugarriak | |
| Euskarria | Compatible Time-Sharing System (en) |
RUNOFF testu-prozesaketako lehen konputagailu programa izan zen modu esanguratsuan erabilia. Jatorriz 1964an idatzi zuen Jerome H. Saltzer-k CTSS sistema eragilerako MAD mihiztatzailean. Hasiera batean bi programa ezberdin ziren, TYPSET (funtsean testu-editore bat zena) eta RUNOFF (irteerako prozesadorea), eta orrialdeak eta goiburuak egiteko euskarria zuen, baita testuaren justifikazioa ere, eta hori egiteko eta beste gaitasun batzuk izateko gai zen lehen programa zen (TJ-2k ez bezala, ez baitzuen beste ezaugarririk).
RUNOFF Multics-en runoff-en aurre-egilea da, eta horrela roff-en aurrekoa eta nroff eta troff berrienen aurrekoa ere, bere inplementazioekin batera. IBM System/360rako FORMAT programaren arbasoa ere bada, eta gaur egungo testu-prozesadore guztien zeharkako arbasoa.
Programaren izenak, ustez, ingelesezko I'll run off a copy' esaldian du jatorria.