Rab (uhartea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rab
Arbe
 Kroazia
20140505 Rab Katamaran PAG-RIJEKA.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Kroazia
Eskualdea Primorje-Gorski Kotar eskualdea
Geografia
Koordenatuak 44° 45′ 22″ N, 14° 45′ 40″ E / 44.756111111111°N,14.761111111111°E / 44.756111111111; 14.761111111111Koordenatuak: 44° 45′ 22″ N, 14° 45′ 40″ E / 44.756111111111°N,14.761111111111°E / 44.756111111111; 14.761111111111
Rab (uhartea) hemen kokatua: Kroazia
Rab (uhartea)
Rab (uhartea)
Rab (uhartea) (Kroazia)
Azalera 93,6 km²
Altuera 408 m
Demografia
Biztanleria 9.480 bizt.
Dentsitatea 101 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuak Sežana, Königsbrunn eta San Marino
http://www.rab.hr/

Rab uhartea (latinez: Arba, italieraz: Arbe, alemanez: Arbey), Kroaziako Primorje-Gorski Kotar eskualdeko uharteetako bat da, Kroaziako bosgarrena populazioari dagokionez.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea 22 km luze da eta 93'6 km²-ko azalera dauka. Muinorik garaiena Kamenjak da (408m). Uhartearen ipar-ekialdea lurralde soila da eta hego-mendebaldea berriz hariztiek estaltzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartearen lehen aipamena greziarrek egin zuten k.a. 360 urtean eta Arba izena eman zioten, bertan bizi ziren liburniarrek hala deitzen baitzioten. Izenak "uharte beltza" esan nahi duela pentsatzen da, garai batean pinuek estaliko zuten eta. Erromatarrek konkistatu eta Zesar Augustok municipium titulua ema eta harresiak eraikitzeko agindu zuen. 532an Rabeko Titianus apezpikua Salonako kontzilioan egon zen.

Erdi Aroan Dalmaziako gainerako tokien bilakaera izan zuen, hasieran Bizantziarren esku, ondoren Kroaziako erresuman, 1000 urtean Veneziarren parte eta 1358an Luis I.a Hungariakoak eskuratu zuen. 1409 eta XVIII mendearen artean veneziarren menpe egon zen berriz eta ondoren Austriarren esku.

1921ean italiar-hiztunak ziren gehiengoa baina Jugoslaviak eskuratu zuen eta biztanle askok alde egin zuten Italiara edo Istriara. Bigarren Mundu gerran italiar faxistek kontzentrazio-esparru bat izan zuten bertan.

Gaur egun Kroaziako turismogune garrantzitsua da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rab (uhartea) Aldatu lotura Wikidatan