Rabia Balkhi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rabia Balkhi
Bizitza
JaiotzaBalkh, X. mendea
HerrialdeaSamandar Inperioa
HeriotzaBalkh
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Genero artistikoaRuba'i (en) Itzuli

Rābi'a bint Ka'b al-Quzdārī (persieraz: رابعه بنت کعب‎), Rābi'a Balkhī (رابعه بلخی) eta Zayn al-'Arab[1] (زین العرب) izengoitiz ezaguna, Balkh hiriko persiar poeta eta idazlea izan zen, agian persiar poesian nabarmendu zen lehenengo emakumea.

Berari buruzko aipamenak Rūdakī eta 'Attār idazleen olerkietan aurki daitezke. Zāhir ud-Dīn 'Awfīek bere biografia ezagutarazi zuen eta Nūr ad-Dīn Djāmīk zabaldu. Bere jaiotzaren eta heriotzaren data zehatzak ez dira ezagutzen, baina Khorasango (gaur egungo Afganistan) Balkhekoa zela diote. Zenbait arrazoirengatik, Rūdakū, Naṣr II.a samandar emirraren (914-943) gorteko olerkariaren garai berean bizi izan zela uste dute.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste iturrien arabera, Quzdārū X. mendean jaio zen, Khuzdarren. Samandar Inperioko errege gorteko poeta izan zen.[3]

Bere izena eta biografia Awfīren lubābu 'l-albāb, Attārren maṭnawīyat eta Djāmīren nafahātu 'l-uns kroniketan agertzen dira. Errege familia batekoa omen zen, bere aita Ka'b al-Quzdārī, Samaniegoko gorteko kidea izan zen eta, beraz, Abu Muslimen garaian Persia ekialdean bizi izan ziren arabiar etorkinen ondorengoa omen zen.[2]

Mahsatī Dabīra Ganja'īrekin batera, persiera modernoan idatzi zuen lehen olerkarietako bat izan zen, eta Persiako emakumezko idazle ezagun gutxiren artean dago.[4] Persiako lehen emakume poeta ezaguna da, edo Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiaren esanetan, "Persiako lehen emakume poeta dokumentatua".[3]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaio eta hamabi mende geroago, Quzdari afganistandarren buruetan dago oraindik. Bere olerkiak eskoletan errezitatzen dituzte eta akademian, zeremonietan, sari emanaldietan eta telebista programetan erreferentea da. Urtero, Balkheko bere hilobia Persiar tradizioko emakumerik ospetsuenari begirunea erakusten dioten erromesez betetzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. H. Rowley & P. Weis. (1978). Journal of Semitic studies. 23-24 Oxford University Press, 139 or..
  2. a b Indo-Iranica. 2 Kalkuta: Iran Society, 39 or..
  3. a b (Ingelesez) Library of Congress. Women Writers - A Thousand Years of the Persian Book. .
  4. Lindberg-Wada, G.. (2006). Literary History: Towards a Global Perspective, Gruyter. (1. argitaraldia), 204 or..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Browne, Edward Granville. (1998). Literary History of Persia. , 2256 or. ISBN 0-7007-0406-X..
  • Rypka, Jan. (1968). History of Iranian Literature. Reidel Publishing Company ISBN 90-277-0143-1. OCLC .460598.
  • Chopra, R.M.. (2010). Eminent Poetesses of Persian. Kalkuta: Iran Society.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.