Edukira joan

Racalmuto

Racalmuto
Racalmuto
Racalmutu
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumlibero consorzio comunale di Agrigento
Izen ofizialaRacalmuto
Racalmutu
Jatorrizko izenaRacalmuto
Racalmutu
Posta kodea92020
ISTAT kodea084029
HerriburuaRacalmuto
Geografia
Koordenatuak37°24′30″N 13°44′05″E / 37.4083°N 13.7347°E / 37.4083; 13.7347
Mapa
Azalera68,1 km²
Altitudea455 m
MugakideakBompensiere, Favara, Grotte, Milena, Montedoro, Canicattì eta Castrofilippo
Demografia
Biztanleria7.650 (2023ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea112 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1038
Telefono aurrizkia0922
Hiri senidetuakHamilton eta Finale Ligure
Katastro kodeaH148
Sailkapen sismikoa4 (Oso txikia)
MatrikulaAG
comune.racalmuto.ag.it

Racalmuto (sizilieraz: Racalmutu) Siziliako udalerri bat da, Agrigentoko probintziakoa, 9.023 biztanle dituena (2008ko datua) [1] Leonardo Sciascia idazle italiar ezagunaren jaioterria da.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Bompensiere, Favara, Grotte, Milena, Montedoro, Canicattì eta Castrofilippo.

BiztanleriaUrtea6000800010.00012.00014.00016.00018.0001860189019201950198020102040BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. Datuen jatorria: 1961-1991 artean[2], 1991etik aurrera, ISTAT.[3]

Biztanleria-piramidea 2026
Guztira: 3.782 gizon, 3.719 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.08
0.16
 
95-99
 
0.46
1.03
 
90-94
 
1.51
1.88
 
85-89
 
3.25
2.49
 
80-84
 
3.76
4.36
 
75-79
 
4.84
5.29
 
70-74
 
6.00
6.61
 
65-69
 
7.39
7.56
 
60-64
 
7.61
7.93
 
55-59
 
8.17
6.98
 
50-54
 
7.21
6.35
 
45-49
 
6.35
5.74
 
40-44
 
5.57
6.40
 
35-39
 
5.49
6.03
 
30-34
 
5.03
5.87
 
25-29
 
5.35
6.61
 
20-24
 
5.73
5.42
 
15-19
 
4.73
4.84
 
10-14
 
4.36
3.73
 
5-9
 
3.52
4.73
 
0-4
 
3.60
Iturria: Datu hauek ISTAT estatistika gune ofizialetik eskuratu dira[4]

Etxebizitza eta etxeguneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ISTATen zentsu iraunkorraren arabera, 2021ean udalerrian 7.389 etxebizitza zeuden: 3.206 (% 43,4) okupatuta eta 4.183 (% 56,6) hutsik edo noizbehinka erabiliak. 2019an, okupatutako etxebizitzen % 84,3 jabetzan zeuden, % 6,2 alokairuan eta % 9,5 beste titulu batekin.

7.389etxebizitza (2021)
3.206okupatuak
4.183hutsik (% 56,6)

Erabilera (2021)

3.206
4.183
Okupatuak (3.206)Hutsik edo ez-okupatuak (4.183)

Okupatutako etxebizitzen jabetza-erregimena (2019)

84,3
9,5
Jabetzan (84,3)Alokairuan (6,2)Beste titulu batekin (9,5)

2024an 3.275 etxegune (familia) zeuden udalerrian, eta horietatik 1.200 (% 36,6) pertsona bakarrekoak ziren. Etxegune bakoitzeko batez beste 2,3 kide zeuden.

3.275etxegune (2024)
1.200pertsona bakarrekoak (% 36,6)

Etxeguneak tamainaren arabera (2024)

1 kide1.200
2 kide860
3 kide560
4 kide514
5 kide edo gehiago141

Izenaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren izenak arabierazko jatorria omen du, Rahal Maut esamoldean (herri hila), arabiarrak bertara iritsi zirenean bertako biztanle ia guztiak izurrite batek hil zituela ikusi zutelako.

Arabiarrak iritsi zirenean, kolono-bizigune txikitan banatu ziren, nekazaritzan jarduteko; izan ere, lekua lur emankorreko haran batean zegoen eta ura ere ugari zeukaten. Segur aski, gaztelu bat egon zen garai batean, herria babesteko. Bizantziarrek 1038an eta normandiarrek 1087an eraso eta azpiratu zuten gaztelua. Normandiarren agintaldia bukatu zenean, Racalmutoko lurrak Barresi izeneko familiaren eskura igaro ziren; hauek arabiarren garaiko gaztelu zaharra berreraiki omen zuten 1229an. XIII. mendearen ondoren, aragoitarrek lurrak Barresi familiari kendu eta Chiaramonte familiari eskaini zizkioten. Ezkontza baten bidez, 1307an Racalmuto Antonio Del Carretto markesaren familiaren eskumenera igaro zen. Izurrite larri bat egon zen 1355an, biztanle asko hil zituena, baina herria 1400an berpiztu zen, Matteo Del Carrettok hartutako neurriei esker. Gaztelua berritu egin zen eta bizitoki bihurtu zen berriro. 1576ra arte, Racalmuto baroi batzuen jabetza izan zen, baina ondoko urtea konde baten eskura igaro zen; XVI. mendearen amaieran, 4.000 biztanletik gora izatera iritsi zen, hainbat komentu, monasterio, eliza eta ospitale bat ere bazituelarik. 1700an, herriaren gainbehera nahiko nabarmena zen, gehiegizko zergen ondorioz; baina ondoko mendean, meatzaritza garapen handia izan zuen eta gatzaren industriaren hazkundea ere ezagutu zuen. Gaur egun, ordea, meatzaritza ere neurri batean gainbeheran dago eta nekazaritza, aldiz, handitu egin da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]