Edukira joan

Rachid Solh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rachid Solh

Libanoko Lehen Ministroa

1992ko maiatzaren 13a - 1992ko urriaren 31
Omar Karami - Rafik Al-Hariri
Libanoko Lehen Ministroa

1974ko urriaren 31 - 1975eko maiatzaren 15a
Takieddin el-Solh (en) Itzuli - Nureddine Rifai (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLibano1926ko ekainaren 22a
Herrialdea Libano
HeriotzaBeirut2014ko ekainaren 27a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioasunismoa

Rachid Solh (Libano, 1926ko ekainaren 22aBeirut, 2014ko ekainaren 27a) libanoar politikaria izan zen. Libanoko lehen ministroa izan zen 1974tik 1975eta eta 1992ko maiatzetik urrira.

Libanon botere politiko handiena zuen familia sunietako kide izan zen. Bertako kide batzuk herrialdeko lehen ministroak izan ziren.

Rachid Solh 1960an aukeratu zuten lehen aldiz Parlamentuko diputatu Beiruteko barrutian. Suleiman Frangieh presidenteak lehen ministro izendatu zuen 1974an, eta Solhek dimisioa eman zuen 1975eko maiatzaren 15ean, Libanoko Gerra Zibila hasi baino aste batzuk lehenago.

1992ko maiatzean, Omar Karami lehen ministroak dimisioa eman zuen, eta Elias Hrawi presidenteak Solh izendatu zuen lehen ministro, eta gerra zibila amaitu ondorengo lehen hauteskundeak deitzeko agindu zion. Kristau alderdi nagusiek hauteskundeak boikotatu zituzten iruzurra eta ustelkeria argudiatuz, eta Solhen gobernuak bost hilabete baino ez zituen iraun.

1996an gobernutik eta bizitza politikotik erretiratu zen.