Rachkam Gorriaren altxorra
Rachkam Gorriaren altxorra | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Hergé | |||
Argitaratze-data | 1944 | |||
Izenburua | Le Trésor de Rackham le Rouge | |||
Argitaletxea | Casterman (en) | |||
Orrialdeak | 62 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komikia | |||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Telesaila | Tintinen abenturak | |||
Emanaldia | ||||
Hasiera-data | 1943ko irailaren 23a | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
Fikzio-unibertsoa | Tintin universe (en) | |||
fr.tintin.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Rachkam Gorriaren altxorra (frantsesez: Le Trésor de Rackham le Rouge) Hergék idatzi eta marraztutako Tintinen abenturak kontatzen dituen komiki bat da. 1945an argitaratu zen. Adarbakarraren sekretua lanarekin hasten den sailaren bigarren eta azken zatia da.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tintin eta Haddock kapitaina Sirius ontzian bidaiatzeko prestatzen dira Rackham Gorriaren altxorraren bila joateko. Abiatu aurretik Tournesol ezagutzen dute, ustez euren bidaian lagunduko dien itsaspeko bat erakusten diena. Tournesolen gortasunak, Haddockek idazten dion arte, bere asmakizuna ez dela ongietorria ulertzea eragozten dio.
Itsasontzia abiatu egiten da, Dupont eta Dupond poliziekin batera, Txori anaietako bat (Tintinen etsaiak direnak sail honen lehen komikian) ihesean irten eta itsasontzitik gertu begira egon baita itsasontzia abiatu aurretik. Aurrerago polizoi bat aurkituko da itsasontzian, Tournesol, bere asmakizunarekin batera ezkutuan itsasontzian sartu dena.
Bidaiak aurrera jarraitzen du, eta errakuntza batzuen ondoren Adarbakarra izeneko itsasontzia hondoratu zen uhartera iristen dira, ustez, altxorra dagoen tokia dena. Tournesol irakasleak gurutze bat aurkitzen du uhartean, baina, bertan zulatu ondoren, ez du altxorrik aurkitzen. Urpean ere ez dute aurkitzen, eta, beraz, goibelduta, etxera itzultzen dira.
Tintinek eta Haddockek dena galdutzat ematen zutenean, Tournesol irakasleak eskuizkribu bat eratzen du Adarbakarra itsasontzian aurkitutako paper batzuekin, François de Hadoque identifikatzen dutenak, Haddock kapitainaren arbaso bat, Moulinsarteko gazteluaren jabe bezala, Tournesolek kapitainarentzat erosten duena bere itsaspekoarekin emandako laguntzagatik esker on bezala. Hara joaten direnean, gaztelua esploratzen aritzen dira, Tintin Adarbakarraren sekretua izeneko komikian bahituta egon zen sotora iristen diren arte. Bertan San Joan Ebanjelariaren estatua bat ikus daiteke, Tintini altxorra benetan non dagoen adierazten diona: altxor hau, protagonistei Adarbakarra itsasontziaren kokapenari buruzko pistak eman zizkieten pergaminoen arabera, "Arranoaren gurutzepean" zegoen, eta Tintinek pista hau eta San Joan Patmoseko arranoa deitu izanaren arteko lotura egiten du. Estatuaren zati bat estaltzen duen koadro bat kentzen dutenean, lehen joan ziren uhartea adierazita duen globo bat topatzen dute: hau, globoa irekitzen eta bere edukia, Rackham Gorriaren altxorra erakusten duen malguki baten giltzarria da.
Aurrekoa Adarbakarraren sekretua |
Tintinen abenturak 1945 |
Ondorengoa Kristalezko 7 bolak |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tintinen abenturak (Hergé) | ||
---|---|---|
Tintin sobieten herrialdean (1929) • Tintin Kongon (1931) • Tintin Amerikan (1932) • Faraioaren Zigarroak (1934) • Loto Urdina (1935) • Belarri Hautsia (1937) • Uharte Beltza (1938) • Ottokarren Zetroa (1939) • Urrezko hagindun karramarroa (1941) • Izar misteriotsua (1942) • Adarbakarraren sekretua (1943) • Rachkam Gorriaren altxorra (1943) • Kristalezko 7 bolak (1944) • Eguzkiaren Tenplua (1948) • Tintin urre beltzaren lurraldean (1950) • Ilargira bidean (1953) • Ilargian oinez (1953) • Tournesol auzia(1956) • Ikatz stocka (1958) • Tintin Tibeten (1959) • Castafioreren bitxiak (1962) • Sidneyrako 714 hegaldia (1967) • Tintin eta pikaroak (1976) • Tintin eta Alpha-Art |