Radclyffe Hall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Radclyffe Hall

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite Radclyffe Hall
JaiotzaBournemouth1880ko abuztuaren 12a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1943ko urriaren 7a (63 urte)
Hobiratze lekuaHighgate Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaLondresko King's College
Queen Elizabeth College (en) Itzuli
HizkuntzakIngeles britainiarra
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Radclyffe Hall eta John Hall
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 86de5723-bc33-4697-9fa4-fa59985bc4a1 IMSLP: Category:Hall,_Radclyffe Find a Grave: 3192 Edit the value on Wikidata

Marguerite Radclyffe Hall (1880ko abuztuaren 12a - 1943ko urriaren 7a), olerkari eta idazlea izan zen. 1927an egin zen ospetsu, "Adam's Breed" liburuarekin Prix Femina eta James Tait Black sariak irabazi zituelako. Haren hurrengo lana 1928an egin zuen, "Bakardadearen putzua" izenarekin, eskandalu ikaragarri bat eragin zuen haren gai lesbikoengatik. Auzitegi britaniar eta estatubatuarrek liburua zentsuratu nahi zuten eta jadanik salduta zeuden aleak suntsitu.

Biografia [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bournemouth, Dorset, Ingalaterran jaio zen, 1880ko abuztuaren 12an, Marie Jane Diehl Sagerren eta Radclyffe Radclyffe Hallen alaba bezala. Haren aitak etxea abandonatu zuen idazlea jaio aurretik, 1882an Marie Janerengandik dibortziatu ostean. Dibortzioaren ondoren, ama eta Albert Visetti musikariak erlazio bat izan zuten.

Txikia zenean bakartia eta ixila zen eta "Peter" deitzea gustatzen zitzaion, bere aitona bezala. Londreseko King's Collegen jaso zuen bere hezkuntza, baina Alemanian jarraitu zituen bere ikasketak. 

Adin-nagusitasuna lortzean, idazleak, haren aitaren dirua jasotzen du, 1898ko honen heriotzaren ondoren. 1898an gertatua. Diru horrekin Europa eta Ipar Amerikan zehar bidaiatzea ahalbidetu zion.

1907an, 27 urte zituela, Mabel Batten abeslaria ezagutu zuen. Hau ezkonduta zegoen, seme bat eta hiloba bat zituen. Bi emakumeak maitemindu egin ziren eta Battenen gizonaren heriotzaren ondoren elkarrekin bizitzen jarri ziren. Battenek "John" ezizena eman zion Hall-i.

Hall Londresen bizi izan zen. 63 urte zituela hil zen koloneko minbiziaz. Maitasun erlazio asko izan zituen bizitzan zehar.

Nobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Forge (1924)
  • The Unlit Lamp (1924)
  • A Saturday Life (1925)
  • Adam's Breed (1926)
  • The Well of Loneliness (1928)
  • The Master of the House (1932)
  • Miss Ogilvy Finds Herself (1934)
  • The Sixth Beatitude (1936)

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Forgotten Island (1915)
  • Dedicated To Sir Arthur Sullivan  (1894)
  • A Sheaf Of Verses (1908a
  • Twixt Earth And Stars (1906)
  • Poems Of The Past & Present (1910)
  • Songs Of Three Counties And Other Poems (1913)
  • Rhythms and Rhymes (1948)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]