Radetzki martxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Radetzki martxa
Strauss I - 228-Radetzky-Marsch.jpg
Jatorria
Estreinaldi-data 1848ko abuztuaren 31
Ezaugarriak
Genero artistikoa martxa musika
Tonoa D major Itzuli
Hitzak Johann Strauss I.a
Bestelako lanak
Musikagilea Johann Strauss I.a

Radetzki martxa Johann Strauss I.ak 1848an idatzitako musikalan orkestrala da.

Joseph Wenzel Radetzky kanpo mariskal austriarraren omenez konposatu zuen. Mariskal honek, Austriaren indar militarra salbatu zuen Italia iparraldean, 1848 eta 1849ko iraultzan.

Martxa honek, austriar abertzaletasunaren espresio bezala, arrakasta handia lortu zuen. Hala ere, geroago Radetzkyk berak Austriako mugimendu iraultzailearen errepresioan parte hartu zuenean, martxa hau ikur atzerakoitzat hartu izan zen.

Egun Radetzki martxa ezaguna baldin bada, Urteberri eguneko kontzertuan jotzen den azken musikalana delako da. Azken musikalan honetan zehar, publikoak txaloen bidez jarraitzen du musikaren konpasa, eta zuzendaria hauengana itzultzen da, hauek zuzentzeko, orkestraren ordez.

Gainera, 1899tik Txileko Armadaren Bernardo O'Higgins Askatzailearen Eskola Militarreko aurkezpen martxa ofiziala da.