Radiestesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Radiestesia lur apziko ur eta mineralak, hilobiak eta bestelako objektuak aurkitzeko teknika pseudozientifikoen multzoa da, material eta objektu hauek igortzen duten "energia", "bibrazioa" eta antzeko ustezko indarren bitartez. Maiz, radiestesistak, radiestesia praktikatzen dutenek alegia, zur eta metalezko txotxak, penduluak eta antzeko tresnak erabiltzen dituzte, bilatzen diren material eta objektuek tresna horietan, giza gorputz edo gogamenaren bitartez, eragiten duten mugimendua hautemateko. Antzinatik ezagutu eta praktikatzen den ustezko teknika da, bereziki lur azpiko ura bilatzeko, ur-azti edo ur-bilatzaileen eskutik.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.