Radiocrimen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Radiocrimen 2012an Bilbon (Euskal Herria) sortutako punk musika talde bat da, Bilboko musikari famatuez osatua: Luis "Punk" (Punk Guerrilla), Txarly "Usher" (Los Carniceros del Norte), Dani "El Mudo" (El Paso Killers), Iñaki "Gato" (Deskoncierto, Eskorbuto) eta Javi "Puñales" (Rat Zinger). Lucía de Andresen hitzetan: Radiokrimenen soinua punk rock hiltzaile, zaharra, gautarra eta atzeko kalekoa da, Txarlyren ahots nekromantikoaz inguratua.[1] Hiru disko kaleratu dituztuzte gaurko egunera arte: "Mátame", "Antecedentes" eta "Tercer Grado", lehenengoa Brixton Records-ekin eta bi azkenak Maldito Records-ekin.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko azaroan sortzen da taldea Javi "Puñales" (Rat-Zinger, Zer Bizio...) eta Luis "Punk" gitarra-jotzaileen (Punk Guerrilla, Disturbio 77...) dei baten ondoren Dani "El pais'" bateria-jotzaileari (El Paso Killers, M8-Psycho...). Honela sortzen da taldearen oinarria. Berehala Iñaki "Gato" baxu-jotzailea (Deskoncierto, Eskorbuto...) batuko zen taldera, eta bukatzeko Txarly Usher abeslaria (Carniceros del Norte, La Casa Usher...), taldea guztiz osatuko zuena 2013ko martxoan. Bi hilabete ondoren abesti nahiko prestatu zituzten grabatzen hasteko.[2]

Matame[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzan Astigarragako GBBG estudioan sartu ziren haien lehen albuma izango zenaren abestiak grabatzen hasteko. Grabaketa eta nahasketa Mikel "Biff"ek eraman zuen eta emaitza "Mátame" (Brixton Records, 2013) izan zen, hamar abestiz eta "The Peter and the Test Tube Babies" taldearen bertsio batez osatutako albuma. Ekainean zehar taldeak bi aurrerapen igo zituen bere Facebook orrialdera, denbora gutxian lau mila erreprodukzio baino gehiago lortuz. Diskaren aurrekaldea Ibai Izagirrek prestatu zuen eta diseinua Lucia de Andres argazkilariak, eta Placik (Segismundo Toxicómano) parte hartu zuen albumaren hiru abestitan.[3] Abesti zerrenda hurrengoa da:

  1. Terror
  2. Burlar la ley
  3. Mis demonios
  4. Buko
  5. Los chicos ya no quieren llorar
  6. Fracasos
  7. En las cloacas
  8. 13 Kalaveras
  9. Control
  10. Todo el que manda
  11. No lo intentes[4]

Zuzenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainak 26ean taldeak lehen kontzertua eman zuen San Ignazioko festetan, udan diska aurkezteko emango zituzten kontzertu askoren lehena. Garai hortako kontzerturik aipagarriena Bilboko Aste Nagusian emandakoa da, Bilborrockeko aretoa guztiz betez.[5] Abuztu bukaeran "Wilma Producciones" management agentzian sartu ziren, Barakaldon dagoena eta Segismundo Toxicómano, Hamlet, GBH, Gatillazo, Uzzhuaia eta Cockney Rejects taldeekin lan egiten duena.[6]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen bigarren albuma 2014ean grabatu egin zuten "Sonido XXI" (Segismundo Toxicómano, Koma...) estudioan. Hamabi abestiz osatua dago eta taldeak bere estiloari leial jarraitzen dio, 80ko hamarkadakoa baina ondorengo taldeen eraginarekin. Berriz ere Placi Segis lagunduko du pare bat abestitan eta gende berria ere animatuko da: Podri (Rat-Zinger) eta Gartxot (The Guilty Brigade). Gainera, bertsio berri bat sartu zuten diska, Blitz taldearen "New Age" abestiarena. Gitarrak oso zainduak daude eta Usher-en hitz bereziak nortasun propioa ematen diote albumari. Abenduan hasi zuten diska berriaren aurkezpena zuzenean eta Maldito Records diskoetxeak argitaratu zuen..[7] Abestiak hurrengoak dira:

  1. Vomitaré
  2. Amar mata
  3. Contenedores
  4. Delfín negro
  5. Traidor
  6. Bala perdida
  7. Lágrimas de carretera
  8. Kriaturas de Chernobyl
  9. Perros rabiosos
  10. Antecedentes
  11. Aliento final
  12. Nuestros muertos[8]

Tercer Grado diskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen azken albuma "Tercer Grado" du izena eta 2016 atera zen, hamairu abestiz osatua dago gehi bonus track bat eta Maldito Records argitaletxeak argitaratu zuen.[9] "Estudios Sonido XXI"n grabatu egin zen Javi San Martinen laguntzarekin produkzioan, eta haien estiloaren bidea jarraitzen du, punk amorratua rock eragin nabariarekin. Abesti bakoitzak nortasun bereizia dauka eta mezu propioa, baina aipatu daitezke "Ahogate en el WC", "La Broma de Ssatan" taldearen bertsioa izateagatik; "Action T4", daukan heavy eraginagatik eta "Segurtasuna", euskeran abestutako Bonus Track bizkorra. Lanean zehar hainbat musikari ospetsuen laguntza nabari daiteke, besteak beste: Placi (Segismundo Toxicómano), Manolo (UVI), Ixma (La Broma de Ssatan) Gartxot eta Xabi (The Guilty Brigade)renak. [10] Albuma osatzen duten abestiak hurrengoak dira:

  1. Alcohol barato
  2. Desprogramación
  3. Tiempos Salvajes
  4. Último Trago
  5. El Solitario
  6. Dagas
  7. Mundo Basura
  8. Saco de Huesos
  9. Cadenas Rotas
  10. Mi Sangre
  11. Ahógate en el WC
  12. Aktion T4
  13. Se Ve el Infierno Desde Aquí[11]

Discografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mátame (Brixton Records, 2013)
  • Antecedentes (Maldito Records, 2014)
  • Tercer Grado (Maldito Records, 2016)[12]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luis "Punk" - Gitarra
  • Iñaki "Gato" - Baxua
  • Txarly Usher - Ahotsak[13]
  • Gontzal "Puto niño" - Bateria
  • Unai "Elektrico" - Gitarra

Lehengo Taldekideak:

  • Javi "Puñales" - Gitarra
  • Dani "El Mudo" - Bateria
  • Asier "Suicida" - Bateria
  • Juanpa - Gitarra

Bideoklipak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Radiocrimen: nueva banda con miembros de Rat-zinger, Carniceros del norte, Punk Guerrilla...» Manerasdevivir.com . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  2. (Gaztelaniaz) Biografía de RadioCrimen. . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  3. Radiocrimen. . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  4. Skorbutin66. (2013-09-30). Luxa kontra el tekno!!: Radiocrimen - Mátame (2013). . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  5. Radiocrimen. . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  6. (Ingelesez) «radiocrimen» radiocrimen . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  7. RadioCrimen. "Antecedentes". Maldito Rc. . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  8. (Gaztelaniaz) Iván. Radiocrimen: Antecedentes. . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  9. Antisistema. (2016-03-20). RadioCrimen - 3er Grado (2016). . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  10. (Gaztelaniaz) Maldito Records – RADIOCRIMEN. . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  11. (Gaztelaniaz) Eli, Jesús. Radiocrimen - 3er Grado (2016). . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  12. (Gaztelaniaz) RadioCrimen. . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  13. (Ingelesez) «radiocrimen» radiocrimen . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  14. Maldito Records. (2016-06-24). RADIOCRIMEN "Saco De Huesos" (Videoclip). . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  15. Maldito Records. (2015-07-01). RADIOCRIMEN "Amar Mata" (Videoclip). . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  16. Maldito Records. (2017-02-27). RADIOCRIMEN "Mundo Basura" (Videoclip). . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  17. McArraldea Producciones Audiovisuales. (2014-01-09). VideoClip - RADIOCRIMEN - Buko. . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.
  18. Maldito Records. (2016-02-23). RADIOCRIMEN "Alcohol Barato" (Videoclip). . Noiz kontsultatua: 2018-02-06.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]