Radovan Karadžić

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Radovan Karadžić
Evstafiev-Radovan Karadzic 3MAR94.jpg
Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea

1992ko apirilak 7 - 1996ko uztailak 19
← baliorik ez - Biljana Plavsic
Bizitza
Jaiotza Petnjica1945eko ekainaren 19a (72 urte)
Herrialdea  Bosnia-Herzegovina
 Jugoslavia
Talde etnikoa Serbiarra
Lehen hizkuntza serbiera
Familia
Ezkontidea(k) Ljiljana Zelen Karadžić
Hezkuntza
Heziketa University of Sarajevo
Columbia University College of Physicians and Surgeons
Hizkuntzak serbiera
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, poeta, psikiatra eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Serbiako Eliza Ortodoxoa
Alderdi politikoa Serbian Democratic Party
League of Communists of Yugoslavia
Radovan Karadzic Signature.svg

Radovan Karadžić (serbieraz: Радован Караџић, râdovaːn kâradʒitɕ; Petnjica, Montenegro, 1945eko ekainaren 19a) serbiar-bosniar politikari ohia da. Jugoslavia ohiko gerran Bosnia-Herzegovinako gobernuaren kontra borrokatu ziren serbobosniarren buruzagi nagusi ohia da.

Egun Scheveningengo NBEko kartzelan atxilotuta dago, Sarajevoko setioan bosniar-musulman eta kroaziarren aurkako gerrako krimenak agintzeaz leporatuta. Srebrenicako sarraskia agindu izanaz ere akusatu dute[1].

Psikiatria ikasi ondoren, Bosnia-Herzegovinan Serbiar Alderdi Demokratikoaren sortzaileetako bat eta Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea izan zen, 1992 eta 1996 artean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urte zituela Bosnia-Herzegovinako hiriburu Sarajevora joan zen familiarekin. Psikiatria ikasi zuen Unibertsitatean, eta hainbat ospitaletan lan egin zuen. Idazle gisa ere jardun zuen, eta hainbat sari jaso zituen idatzitako poemengatik.

1990eko hamarkadaren hasieran Karadzicek SDS Serbiar Alderdi Demokrata sortu zuen eta lehendakari izendatu zuten. Bosnia-Herzegovinak independentziaren aldeko apustua egiten bazuen, serbobosniarrak bereizi egingo zirela eta Serbiarekin bat egingo zutela mehatxu egin zuen Karadzicek.

Bosnia-Herzegovinak independentzia erabaki eta gerra zibila piztu zenean (1992ko apirilean) Karadzicek Bosnia-Herzegovina barruan Serbiar Errepublikaren aldarrikapena egin zuen.

Nazioarteak musulman eta kroaziarren aurkako gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik salatu zuen Karadzic. Karadzicek behin eta berriz hautsi zituen Nazio Batuen Erakundeak emandako ebazpenak, eta ez zuen onartu nahi izan 1994an proposatutako Bake Plana. 1995ean amore eman behar izan zuen Slobodan Milosevic serbiar agintariak egindako presioengatik.

Gerrari 1995ean eman zitzaion bukaera. 1996an Nazio Batuen Justiziarako Nazioarteko Epaitegiak gerra krimenengatik epaitu zuen. 2014ko irailaren 29an, fiskalak bizi guztiko espetxe zigorra eskatu zuen Karadzicentzat. Gerra krimenak eta gizateriaren aurkakoak leporatu zizkioten Hagan, bere kontrako epaiketaren azken fasearen hasieran[2]. Urriaren 7an, Karadzicen kontrako epaiketa, epaiaren zain zegoen. Zitekeen epaileek hilabeteak behar izatea erabaki bat hartzeko. Bizi guztiko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak gerra krimenengatik, gizateriaren kontrakoengatik eta genozidio delituengatik[3].

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Radovan Karadžićek poesia idatzi du, bere lanetako batzuk ihesean zegoela argitaratuak izanik.

  • 1990: Crna bajka (Svjetlost, Sarajevo)
  • 1992: Rat u Bosni: kako je počelo
  • 1994: Ima čuda, nema čuda
  • 2001: Od Ludog koplja do Crne bajke (Dobrica knjiga, Novi Sad)
  • 2004: Čudesna hronika noći (IGAM, Belgrado)
  • 2005: Pod levu sisu veka (Književna zajednica "Veljko Vidaković", Niš)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Radovan Karadžić Aldatu lotura Wikidatan