Rafael Arístegui Vélez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rafael Arístegui Vélez
José tolosa-Retrato de Rafael Aristegui y Vélez.jpg
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

Bizitza
Izen osoa Rafael Arístegui y Vélez
Jaiotza Jerez de la Frontera1794ko urtarrilaren  15a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1863ko azaroaren  9a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Lantokia(k) Madril
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Lehen Karlistaldia

Rafael Arístegui Vélez (Jerez de la Frontera, 1794ko urtarrilaren 15a - Madril, 1863ko azaroaren 9a) euskal jatorriko espainiar militar eta politikaria izan zen. Mirasolgo II. kondea izan zen.

Biografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Segundo Aristegui, Mirasolgo I. kondea, eta Antonia Vélezen (Vélez de Guevara[1]) semea zen.

Ogibidez militarra, Lehen Karlistaldian Bilboko 1835eko setioan isabeldar defentsaren agintea izan zuen. 1843an Puerto Ricoko gobernadore nagusi izendatua izan zen. 1845ean biziarteko senatari. Espainiako Gerra eta Marinako ministro ere izan zen. Bilbo Zaharra auzoko kale batek haren omenez Mirasol kondea izena du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urquijo, Jose Ramón, Gobiernos y ministros españoles en la edad contemporánea, 2008, 52 orr..