Rafael Erich
Itxura
Rafael Waldemar Erich (Turku, 1879ko ekainaren 10a – Helsinki, 1946ko otsailaren 19a) finlandiar irakasle, diplomazialari eta politikaria izan zen. Finlandiako lehen ministroa izan zen 1920ko martxotik 1921eko apirilera.
Koalizio Nazionaleko Alderdiko kide izan zen eta 1910 eta 1928 bitartean Helsinkiko Unibertsitateko katedraduna izan zen. 1919 eta 1924 artean diputatu izan zen eta 1920ko apirilean lehen ministro izendatu zuten. Bere gobernuaren lorpenik garrantzitsuena Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboarekin Tartun 1920ko urriaren 14an sinatutako bake hitzarmena izan zen. Itun honetan, Sobietar Errusiak lehen aldiz onartu zuen Finlandiaren independentzia.
