Edukira joan

Rafael Etxague

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxague».
Rafael Etxague


Erresumako senataria

1872ko apirilaren 16a - 1887ko azaroaren 23a

Kataluniako Kapitain Orokorra

1865eko martxoaren 24a - 1865eko urria
Rafael Mayalde (en) Itzuli - Fernando Cotoner y Chacón
biziarteko senatari

1863ko azaroaren 10a - 1868

Filipinetako gobernadore nagusi

1862ko uztailaren 9a - 1865eko martxoaren 24a
Joaquín del Solar e Ibáñez (en) Itzuli - Salvador Valdés (en) Itzuli

Puerto Ricoko gobernadorea

1861eko abuztua - 1862
Sabino Gámir i Maladeny (en) Itzuli - Rafael de Izquierdo y Gutiérrez

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1860ko ekainaren 16a - 1860ko azaroaren 29a
Antonio González de Aguilar, 8th Marquis of la Vega de Armijo (en) Itzuli
Barrutia: Kordoba

Valentziako jeneral goren

1858ko uztailaren 1a - 1860ko ekainaren 1a
Diego de los Ríos y Rubio (en) Itzuli - José Antonio de Orozco y Zúñiga (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1855eko urriaren 2a - 1856ko irailaren 2a
Barrutia: Huelva (en) Itzuli

Euskal Herriko kapitain nagusia

1855eko irailaren 29a - 1856ko uztailaren 14a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRafael Echagüe y Bermingham
JaiotzaDonostia1815eko otsailaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1915eko azaroaren 23a (100 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia
Espainia-Maroko Gerra
Bigarren Karlistaldia

Rafael Etxague Bermingham (Donostia, 1815eko otsailaren 13a - Madril, 1887ko azaroaren 23a) euskal militar eta politikaria izan zen.[1]

Donostiako bi familia aberatsetako ondorengoa zen. Bere aita Joaquín Vicente Etxague Barberia zen eta ama berriz Maria Josefa Bermingham O'Meagher.[2] Bermingham-tarrak Old English delakoak ziren, hau da, Erdi Aroan Ingalaterratik Irlandara joandako eta hein batean gaelikotutako nobleak. XVII. mendean Irlandara heldutako kolono ingeles eta eskoziar berriek ez bezala, katoliko izaten segitu zutenez eta gainera jakobita zirenez, jatorrizko irlandar dexentek bezalaxe Irlandatik alde egin behar izan zuten.

Rafael Etxagueren aitona Ricardo Bermingham Burke 1752. urtean etorria zen Donostiara, segituan maila ekonomiko handia erdietsiz. Beronen seme eta Rafaelen osaba Joaquín Luis Urumeako hiri horretako jauntxo garrantzitsuenetako bat izango zen.[3][4][5]

Lehen Gerra Karlistan txapelgorriekin aritu ostean, armadan karrera egin zuen. 1860an Espainia-Maroko Gerran parte garrantzitsua bete zuen, bereziki Wad-Raseko guduan. 1860 eta 1862 artean Puerto Ricoko gobernadorea izan zen eta 1862 eta 1865 artean Filipinetakoa. Gero senatari bilakatu zen eta 1872an Puerto Rico eta 1876an Gipuzkoa ordezkatu zuen.

Euskal Herrian badago Oloritzen, Getxon eta Donostian Etxague jeneralaren izena duen kalerik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Rafael de Echagüe Bermingham. .
  2. http://www.geni.com/people/Rafael-Benigno-Echag%C3%BCe-y-Bermingham/6000000016828900278
  3. LASALA Y COLLADO, F.: La separación de Guipúzcoa y la paz de Basilea. Donostia: Txertoa, 1987. 119. orria.
  4. https://web.archive.org/web/20120927020902/http://www.irishabroad.com/yourroots/genealogy/names/anglonorman/part3.asp
  5. "Joaquín Luis Bermingham y O'Meagher". In: MUGICA, S.: Galería de donostiarras ilustres. Donostia: Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián. 35. zkia. 2001. 45-48. orriak.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.