Rafael Iriondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rafael Iriondo
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo1918ko urriaren 24a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo2016ko otsailaren 24a (97 urte)
Heriotza modua : Arnas gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Moghreb Atlethic Tétouan /
Flag of None.svg Real Betis Balompié /
Flag of None.svg Club Atlético de Tetuán1939 / 1940
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilboko Athletic Kluba1940 / 195325879
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala1946 / 194721
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad1953 / 1955289
Flag of None.svg Barakaldo CF1953 / 195331
Flag of None.svg Indautxu Kirol Elkartea1955 / 195510
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria

Rafael Iriondo Aurrekoetxea (Gernika, 1918ko urriaren 24a - Bilbo, 2016ko otsailaren 24a), Bilboko Athletic Klubeko eta Real Sociedadeko entrenatzaile eta jokalaria izan zen.

Jokalaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernikarra jaiotzez, 1940-1941 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta, Valentzia futbol taldearen aurka. Athleticeko bigarren aurrealde historikoaren kidea izan zen. Guztira, hamahiru denboraldi egin zituen taldean, 1940tik 1953. urtera bitarte. Liga bat, eta lau errege kopa irabazi zituen, guztira 232 partidu jokatuz.

Espainiako futbol ligan 79 gol sartu zituen. Espainiako Errege Kopako 62 partidu jokatu zituen eta Espainiar selekzioarekin bi aldiz jokatu zuen. Athletic taldeak ligan sarturiko milagarren gola berak sartu zuen.

Entrenatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972tik 1974ra Erreala zuzendu zuen, ondorengo emaitzekin: 72 partida (Irabazita 29, berdinduta 15 eta galduta 28; 87 aldeko gol eta 89 kontrako).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]