Rafael Mikoleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rafael Mikoleta
epaile

Bizitza
Jaiotza Bilbo1611ko azaroaren  19a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza ?
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta apaiz katolikoa
Literaturaren Zubitegiko fitxa 543

Rafael Mikoleta Zamudio[1], bere garaian Rafael Micoleta Çamudio idatzita[2], (Bilbo, Bizkaia, 1611ko azaroaren 19a - ? ) euskal idazle eta gramatikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1611ko azaroaren 19an San Antonio Abad parrokian bataiatua, aita Martin Mikoleta eta ama Mari Otxoa Zamudio izan zituen[3]. Apaiza izan zen. Lizentziaduna zen, doktorea eta epailea.

1653. urtean, Modo Breue de aprender la lengua Vizcayna, euskara ikasteko metodoa, idatzi zuen, baina ez zen orduan argitaratu; Ingalaterrarekin Bilbok zeuzkan merkataritza harremanak zirela eta, Londresera eraman zuten eskuizkribua, eta Sir Thomas Browneren eskuetan egon zen, harik eta British Museumera eraman zuten arte. Handik kopiatuta, Salvador Sempere Miquelek argitaratu zuen lehen aldiz, Bartzelonan, 1880an.

Mikoletarena da euskal gramatika bat egiteko lehen saioa. Garrantzitsua da garai hartan Bilbon hitz egiten zen euskara ezagutzeko. Eskuizkribu honetaz Luis Mitxelenak hauxe dio:

« Aunque escritos en un lenguaje muy impregnado de romanismos, tienen animación y de cualquier modo constituyen la única muestra, con la excepción de los refranes recogidos por el guipuzcoano Isasti, de prosa de tema no religioso escrita en el siglo XVII en territorio español. La variedad vasca de Bilbao, llena de arcaísmos y de innovaciones recientes, que un autor de finales del XVIII describía pintorescamente como una especie de tertium quid ni vascuence ni romance y cuyos restos han sido recogidos con cariño por Arriaga y Unamuno, tiene así un monumento de notable antigüedad[4] »


Liburu barruan dago, halaber, Modo de la vizcayna poesía y sus versos izeneko atala, bertso neurtze araudi bat finkatzen duena.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modo Breue de aprender la lengua Vizcayna[5] (Revista de Ciencias Históricas) azpimarragarria da. 1653an argitaratua eta gaztelaniaz idatzia, dakarren lexikoa eta adibideak (bertso-lerroak), Bilboko orduko hizkerari dagozkionak, oso interesgarriak dira.

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]