Rafael de Penagos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau XX. mendeko Espainiako margolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Penagos (argipena)».
Rafael de Penagos
Rafael de Penagos, Confesándonos, Por Esos Mundos, 01-01-1915 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1889
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1954 (64/65 urte)
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Penagosek marraztutako kartela, 1934.

Rafael de Penagos Zalabardo (Madril, 1889-1954) marrazkilari eta margolari espainiar ospetsua izan zen. Art déco estiloko irudiak landu zituen eta horretan benetako puntako artista izan zen. Estilo horrek egunerokotasunaren irudiak modernitatearen ikuspuntutik azaltzen zituen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penagos San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen; han Emilio Salaren eta Antonio Muñoz Degrainen klaseak jaso zitue; biak ala biak Blanco y Negro aldizkariaren ilustratzaileak ziren. Dena dela, Penagos gazteak marrazkia eta margolaritza batera eraman zituen nahiz eta bere marrazkiek erakusten zuten kalitate berezia. Garaiko Madrilgo kultura-giroan parte hartu zuen eta sarritan Nuevo Café de Levanten Valle-Inclánek zeraman tertuliara joaten zen.

1913an, Parisera eta Londresera joateko ikasketa beka lortu zuen. Bueltan aktibitate handia eraman zuen aurrera bai kartelak egiten baita ere publizitate munduan. Halaber, garaiko aldizkari garrantzitsuetan kolaboratu zuen: Nuevo Mundo, La Esfera edo Blanco y Negro. Argitaletxe batzuekin ere kolaboratu zuen: El Cuento Semanal, La Novela Corta, Prometeo.

1925an une hartako sari garrantzitsuena jaso zuen: Parisko Art Déco Nazioarteko Erakusketaren urrezko domeina. 1926an Florián Reyk zuzendu zuen Agustina de Aragón filmaren kartela egin zuen.

Espainiako Gerra Zibilaren bitartez Penagos, errepublikaren aldekoa, Valentzian bizi izan zen; han, Instituto Obrero zelakoan, marrazkiaren katedra izan zuen. 1948an Hegoamerikan erbesteratu zen, lehenengo Txile eta gero Argentinan. 1953an Madrilera itzuli zen eta Madrilgo Cervantes Batxilergo Institutuko marrazkiaren katedra eman zioten. Urte bat beranduago, 1954an, hil zen.[2]

Haren semea, Rafael de Penagos (1924-20010), bikoizketaren aktore ezaguna eta poeta izan zen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penagosek sortutako Art déco irudiek gizarte hiritar eta moderno berri bat erakusten zuten. Normalean, protagonista emakumen bat izaten zen, denborarekin «Penagos emakumea» bezala ezagututa: emakume arina, aldakak gabe, erretze eta kirola egiten zuena, gauza exotiekoek erakarrita... Justu Espainianko gerra ondoren ezinezkoa zen emakumea. Estilo horrekin ere liburu askorentzatako marrazkiak prestatu zituen, esaterako PYSBE enpresak argitaratu zuen errezeta liburuarentzako.

Penagos lan gehien bildu duen erakundea MAPFRE Fundazioa izan da; bertan artistaren 246 lan bildu dituzte.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]