Edukira joan

Rafaela Carrasco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafaela Carrasco
Bizitza
JaiotzaTomares, 1972 (52/53 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, koreografoa eta dantza irakaslea
Jasotako sariak
KidetzaEspainiako Arte Eszenikoen Akademia
Genero artistikoaflamenkoa

Rafaela Carrasco (Tomares, Sevilla, Andaluzia, 1972) sevillar flamenko dantzaria, koreografoa eta dantza irakaslea da.[1] 2023ko Dantza Sari Nazionala irabazi zuen sorkuntza modalitatean.[2][3][4][5]

Sevillan jaio zen.[6] Sei urte zituela hasi zen dantzan.[7] Matilde Coralen flamenko-akademian trebatu zen Dantza Espainiarreko eta Flamenkoaren Ikasketa Profesionaletan.[7] Irakasleen artean, besteak beste, Merche Esmeralda, Goyo Montero, Juanjo Linares, La Toná, Manolo Marín, Manolete, El Güito, Milagros Mengíbar, Rafael El Negro eta El Mimbre zeuden.[7]

18 urterekin, Mario Mayaren Konpainian hasi zen lanean, eta lehen dantzaria eta errepikatzailea izan zen.[7] Gero, Andaluziako Dantza Konpainian sartu zen, errepikatzaile eta bakarlari lanetan.[7] 1996an, Madrilera joan zen bizitzera, eta han dantzari aritzeaz gain, koreografo jardun zuen hainbat flamenko konpainiatan, eta mundu osoan zehar hasi zen irakasle lanetan.[7] Irakaslea izan da Madrilgo Amor de Dios eskolan, Granadako Ikasketa Eszenikoen Flamenko Zentroan, Jerezeko Jaialdian eta Madrilgo María de Ávila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan, non Dantza Flamenkoaren katedradun bihurtu zen.[2]

2002. urtean, bere dantza konpainia sortu zuen.[6] Urte horretan, Espainiako eta Flamenko Dantza Lehiaketa Koreografikoan parte hartu zuen, eta sari guztiak irabazi zituen.[7]

2011n, Espainiako Ballet Nazionaleko koreografoa izan zen.[7] 2013tik 2016ra, Andaluziako ballet flamenkoa zuzendu zuen, eta postu horretarako aukeratu zuten 1922ko Cante jondo lehiaketa koreografiarengatik.[6][7]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidean zehar, hainbat beka eta sari lortu ditu.[3]

  • 2002an, koreografia onenaren, musika konposizio onenaren eta dantzari onenaren sariak irabazi zituen Espainiako eta Flamenko Dantzaren Lehiaketa Koreografikoan.[7]
  • 2008an, Sevillako Flamenko Biurtekoaren XV. edizioan, Koreografia Onenaren Giraldillo saria eta Koreografia Onenaren Prentsaren Saria lortu zituen Vamos al tiroteo ikuskizunarekin.[7]
  • 2009an, Vienako Nazioarteko Jaialdian saritu zuten eta Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko Koreografia Lehiaketan Publikoaren Saria jaso zuen.[3] Gainera, Epaimahaiaren hirugarren koreografia saria lortu zuen Madrilgo XXIII. edizioan[3]
  • 2010ean, Madrilgo Erkidegoko Kulturaren Saria eman zioten, Dantza kategorian.[7]
  • 2023an, Kultura eta Kirol Ministerioak Dantza Sari Nazional izendatu zuen sorkuntza modalitatean, 30.000 euroko saria.[2] Edizio berean, Melania Olcinak Interpretazio Saria jaso zuen.[2][8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]