Raffaele Esposito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raffaele Esposito
Bizitza
Jaiotza Napoli, ?
Jarduerak
Jarduerak sukaldariburua, okina eta sukaldaria

Raffaele Esposito Pizzeria di Pietro e Basta Cosi jatetxearen tabernaria izan zen XIX. mendean eta baita pizza modernoaren sortzaileetako bat.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1889ko ekainean Italiako erregina Margarita Saboiakoak hilabeteko bisitaldia egin zuen Napolesera. Hiriko pizzen ospearen berri bazuen erreginak eta, horregatik, Raffaele Esposito garaiko pizzaiolorik ezagunenaren obrak dastatu nahi zituen[1].

Sukaldaria Capodimonte jauregira eramanarazi zuten, erreginarentzat ahalik eta pizzarik onenak presta zitzan. Espositok hiru pizza laberatu zituen: bata olioarekin, bestea antxoekin eta hirugarrena tomatearekin, mozzarellarekin eta bizpahiru albahaka hostorekin. Margaritaren epaia positiboa izan zen: hirurak gustura jan zituen, baina gogokoena hirugarrena izan zen. Eta horregatik sortzaileak Pizza Margherita izena jarri zion bere lanari[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Nagore Irazustabarrena, «Pizza erreginarentzat», Argia, 2014-11-16, CC-BY-SA lizentzia