Ragga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ragga
Non: Jamaika
Noiz: 1980ko hamarkada
Hedapena: mundu osoan
Instrumentuak: bateria, sampler, sintetizadore
Azpigeneroak: ragga jungle

Ragga edo raggamuffin jamaikar jatorriko musika herrikoia da, dancehall eta reggaeren azpigenero bat dena. Hip hopen bezala, sampleak oinarrizkoak dira raggan.

1985ean Casio MT-40 sintetizadore bati esker sortutako Wayne Smithen "Under Mi Sleng Teng" abestia generoaren sortzailea izan zen.

Izena ragamuffin hitzaren akats ortografikoa da, XVII. mendean jamaikar kreoleran sartu zena. Gutxiespen-zentzua bazuen ere ("rag" zarpaila da) jamaikar gazteriak bere burua izendatzeko hautatu zuen.


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.