Ragnheiður Gestsdóttir
| Ragnheiður Gestsdóttir | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Reykjavik, 1953ko maiatzaren 1a (72 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | European Ceramics Work Center (en) (2022ko otsailaren 24a - 2022ko maiatzaren 18a) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ilustratzailea, haur literaturaren idazlea eta artista bisuala |
| Lantokia(k) | Oisterwijk |
| Jasotako sariak | ikusi
|
- Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.
Ragnheiður Gestsdóttir (Reykjavik, 1953ko maiatzaren 1a) islandiar idazle eta ilustratzailea da, haurrentzako liburuengatik ezaguna.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ragnheiður Gestsdóttir 1953ko maiatzaren 1ean jaio zen Reykjaviken[2], margolarien eta idazleen familia batean. 1973an irakasle titulua lortu zuen Kennaraskóli Íslanden, eta 1979an artearen historian lizentziatu zen Aarhus Unibertsitatean. Gainera, literatura ikasi du Islandiako Unibertsitatean.[3][1]
Irakasle lanetan aritu zen Reykjaviken hainbat urtez, eta 1990-1996 bitartean Islandiako Hezkuntza Materialen Zentro Nazionaleko editorea izan zen. Haur eta gazteentzako liburuak idazten eta ilustratzen ditu.[3]
1985ean lehen liburua kaleratu zuen, Ljósin lifna izenekoa.[4] Islandiako hainbat herri-ipuin moldatu eta ilustratu ditu, batez ere Sagan af Hlina konungssyni libururako. Hainbat sari irabazi ditu, besteak beste hauek: Islandiako Haurrentzako Liburuaren Saria Leikur á borði liburuagatik (2000) eta Haurrentzako Liburu Nordikoaren Saria Sverðberinn eleberriagatik (2005).[5][1]
Ragnheiður Hafnarfjörðurren bizi da, ezkonduta dago eta lau seme-alaba ditu.[3][2]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2000: Islandiako Haurrentzako Liburuaren Saria (Leikur á borði)
- 2001: Reykjavikeko Hezkuntza Kontseiluaren Haurrentzako Liburuaren Saria (40 vikur)
- 2004: Reykjavikeko Hezkuntza Kontseiluaren Haurrentzako Liburuaren Saria (Sverðberinn)
- 2005: Vorvindar IBBY[6]
- 2005: Haurrentzako Liburu Nordikoaren Saria (Sverðberinn)[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Islandieraz) «Ragnheiður Gestsdóttir hlaut barnabókaverðlaun» Morgunblaðið 2005-04-20 (kontsulta data: 2021-03-30).
- 1 2 (Eslovakieraz) Uríková, Alžbeta. «Všetky možné princezné (Ragnheiður Gestsdóttir)» Čítajme si spolu 2018-11-12 (kontsulta data: 2025-08-24).
- 1 2 3 (Islandieraz) «Ragnheiður Gestsdóttir» Bókmenntavefur Borgarbókasafnsins (kontsulta data: 2025-08-24).
- ↑ (Ingelesez) «Ragnheiður Gestsdóttir. Through the Glass Wall» Fabulous Books (kontsulta data: 2025-08-24).
- 1 2 (Islandieraz) «Sverðberinn» Bókmenntavefur Borgarbókasafnsins (kontsulta data: 2025-08-24).
- ↑ (Islandieraz) «Vorvindar» IBBY á Íslandi (kontsulta data: 2025-08-24).