Ragnhild Norvegiakoa
Ragnhild Norvegiakoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Prinsesse Ragnhild Alexandra av Norge |
Jaiotza | Osloko Errege Jauregia, 1930eko ekainaren 9a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Rio de Janeiro |
Heriotza | Rio de Janeiro, 2012ko irailaren 16a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Asker Church (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | Olaf V.a Norvegiakoa |
Ama | Marta Suediakoa |
Ezkontidea(k) | Erling Lorentzen (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | House of Glücksburg (Norway) (en) ![]() Lorentzen family (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hartvig Nissen School (en) ![]() |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() |
Ragnhild Norvegiakoa (norvegieraz: Ragnhild Alexandra av Norge; Oslo, Norvegia, 1930eko ekainaren 9a – Rio de Janeiro, Brasil, 2012ko irailaren 16a) printzesa izan zen, 629 urtetan nazio horretan jaiotako lehena, Olaf V.a Norvegiako erregearen eta Marta Norvegiako erregina ezkontidearen alaba. Haurride gazteagoak izan zituen Astrid eta Harald.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1930eko ekainaren 9an jaio zen Osloko Errege Jauregian, eta Norvegian 629 urtean jaiotako lehen printzesa norvegiarra izan zen.
Bataioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Osloko Errege Jauregiko Kaperan 1930ean, Norvegiako lehen printzesa bataioa 629 urtean. 1930eko ekainaren 27an bataiatu zuten Errege Jauregiko kaperan, eta bere aitabitxi-amabitxiak hauexek izan ziren: Haakon VII.a Norvegiako erregea (aitaren aldeko aitona), Galesko Maud Norvegiako erregina (aitaren aldeko amona), Carl Suediako printzea (amaren aldeko aitona), Ingeborg Danimarkako printzesa (amaren aldeko amona), Gustavo V.a Suediako erregea (amaren aldeko osaba-aitona), Viktoria Erresuma Batuko printzesa (1868-1935) (aitaren aldeko izeba-aitona), Margrethe Suediako printzesa (amaren aldeko izeba) eta Jurgi printzea, Yorkeko dukea.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Printzesa Skaugum-eko erresidentzia errealean hazi zen, Asker-etik hurbil, Osloko mendebaldean. Erresidentzia hura printze oinordekoarena zen.
Bigarren Mundu Gerran, Alemaniak Norvegian egindako inbasiotik ihes egin zuen familiarekin batera, 1940 urtean. Erbesteko urteak amarekin eta neba-ahizpekin batera eman zituen Washington Hirian.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasten eman zituen lehen urteak Ameriketako Estatu Batuetan. Errege-familia Norvegiara itzuli ostean, Nisseneko Nesken Eskolara joan zen, eta ikasketak amaitu zitueneko ziurtagiria lortu zuen 1948 urtean. Gero, lau seihileko eman zituen, 1948 eta 1949 artean, Lausanako (Suitza) akabera-eskola batean ikasten.
Konfirmazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konfirmazioa 1947k urtekoo maiatzaren 11n jaso zuen, Osloko Errege Jauregiko kaperan.
Printzesa oinordekoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neba txikia jaio baino lehen, gizonezko oinordeko barik tronua hartuko zuela suposatzen zen, nahiz eta horrek konstituzioa aldatzea eskatuko zukeen, une hartan emakumeek ezin baitzuten tronua eskuratu.
Haurrideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Astrid Norvegiakoa (Astrid Maud Ingeborg), 1932 urteko otsailaren 12an jaioa.
- Harald, 1937ko otsailaren 21ean jaioa, egun Norvegiako errege dena.
Ezkontza eta ondorengotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Astrid printzesa 1953 urteko maiatzaren 15ean ezkondu zen, Askerreko elizan, Erling Sven Lorentzen bizkartzainarekin. Senarra goi-mailako familia batekoa zen, baina norvegiar gizarteak gaizki ikusi zuen ezkontza hori. Ezkondu ostean, senar-emazteek Rio de Janeirora (Brasil) joatea erabaki zuten aldi baterako, senarrak merkataritza-ustiapenak zituen tokira, baina aldaketa betiko izan zen.[3]
Seme-alabak eta bilobak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haakon Lorentzen, 1954ko abuztuaren 23an jaioa, Oslon. 1982ko apirilaren 14an Rio de Janeiron ezkondua Martha Carvalho de Freitasekin (1958ko apirilaren 5ean Rio de Janeiron jaioa). Bere seme-alabak hauexek dira:
- Olav Alexander Lorentzen (Río de Janeiron jaioa, 1985eko uztailaren 11n).
- Christian Frederik Lorentzen (1988ko maiatzaren 23an Rio de Janeiron jaioa).
- Sophia Anne Lorentzen (Río de Janeiron jaioa, 1994ko ekainaren 28an).
- Ingeborg Lorentzen, 1957ko otsailaren 27an Osentzenen jaioa. 1982ko ekainaren 4an ezkondu zen Paulo César Ribeiro Filhorekin (Rio de Janeiron jaio zen, 1956ko azaroaren 29an). Alaba bat izan zuten:
- Victoria Ragna Lorentzen (Río de Janeiron jaioa, 1988ko abenduaren 19an).
- Ragnhild Lorentzen, 1968ko maiatzaren 8an jaioa, Río de Janeiron. 2003ko azaroaren 21ean Aaron Matthew Longekin (San Frantziskon, Kalifornian, 1966ko uztailaren 11n jaioa) ezkondua. Bi alaba izan zituzten:
- Alexandra Lorentzen Long, Santa Barbaran (Kalifornia) jaio zen 2007ko abenduaren 14an.
- Elizabeth Lorentzen Long, Santa Barbaran (Kalifornia) jaio zen 2011ko martxoan.
Ekitaldi ofizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Printzesak Osloko 1952ko Neguko Olinpiar Jokoei hasiera eman zien. Batzuetan, Ragnhild printzesak Norvegiako errege-etxearen ordezkari gisa parte hartu zuen aitaren agintaldian, baina hura hil ostean, haren jarduera ofizialak ia guztiz murriztu ziren.
2004 urtean, Ragnhildek polemika piztu zuen Norvegiako TV 2 telebista-katean elkarrizketetan agertu ondoren; izan ere, Haakon Magnus eta Marta Luisa Norvegiako printze-printzesak kritikatu zituen, Europako nobleziakoak ez ziren herritarrekin ezkontzeagatik. Esan zuen ezen, Olaf erregea bizi izan balitz, ez zituzketela bi printze-printzesen ezkontzak onartuko, eta adierazi zuen hilda egotea espero zuela Mette-Marit Tjessem erregina izatean.
Bere omenez, Ragnhild Printzesaren Kosta izendatu zuten Antartikan.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brasilgo Rio de Janeiroko bere etxean hil zen printzesa 2012ko irailaren 16an, 82 urte zituela, biriketako minbizia izan eta gero.
Bere gorpua 2012ko irailaren 24an heldu zen Oslora, non neba Harald V.a Norvegiako erregea eta ahizpa Astrid Norvegiako printzesa bertan izan ziren alargunari eta bere seme-alabei doluminak emateko.
Printzesaren hileta 2012ko irailaren 28an egin zuten, Osloko Errege Jauregiko kaperan. Gero, erraustu eta pribatuan lurperatu zuten Askerreko elizan, ezkondu zen eliza berean.
Patronazgoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Entzumen Urritasuna duten Pertsonen Norvegiako Elkarteko presidentea izan zen.
Ohorezko goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Norvegiako ohorezko sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haakon VII.a Norvegiako erregearen familiaren Errege Ordenako kidea.
Olaf V.a Norvegiko erregearen familiaren Errege Ordenako kidea.
Harald V.a Norvegiako erregearen familiako Errege Ordenako kidea.
Haakon VII.a Norvegiako erregearen Urrezko Jubileuaren Oroitzapenezko Domina (1955/11/18).
Haakon VII.a Norvegiakoaren oroitzapenezko domina (1957/10/01).
Haakon VII.a Norvegiako erregearen Mendeurrenaren Oroitzapenezko Domina (1972/08/03).
San Olaf Ordenako Gurutze Handiko Dama (1982).
Olaf V.a Norvegiako erregearen Zilarrezko Jubileuaren Oroitzapenezko Domina (1982/09/21).
Olaf V.a Norvegiako erregearen Oroitzapenezko Domina (1991/01/30).
Olaf V.a Norvegiako erregearen Mendeurreneko Domina (2003/07/02).
Norvegiako Errege Etxearen mendeurreneko domina (2005/11/18).
Atzerriko ohorezko goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldeko Gurutzearen Ordenako Gurutze Handiko Dama (Brasil, 1967/09/06).
Iparrizarraren Ordenako Gurutze Handiko komandantea (Suedia, 1974/10/08).
Merituaren Ordenako Gurutze Handiko Dama (Portugal, 1981/01/02).
Koroaren Ordenako Gurutze Handiko Dama (Herbehereak, 1986/05/13).
Gustaf V.a Adolf Suediako erregearen 90. urteurrenaren oroitzapenezko domina (Suedia, 1948/05/21).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Princess Ragnhild» www.royalcourt.no (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ Makcimovich, Ivan. (lunes, 7 de septiembre de 2009). «Monarquías de Europa y del mundo: PRINCESA RAGNHILD DE NORUEGA.» Monarquías de Europa y del mundo (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Ruiz, Estrella Albendea. (2025-05-15). «La boda por amor de Ragnhild de Noruega (hermana de Harald V) y su guardaespaldas: el ‘sí, quiero’ de la princesa que se casó con un plebeyo» Vanity Fair (kontsulta data: 2025-05-27).