Raimundo Blanco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raimundo Blanco
Bizitza
Jaiotza Quintanar de la Sierra1975eko urtarrilaren 25a (45 urte)
Herrialdea  Espainia
Jarduerak
Jarduerak esku huskako pilotaria eta suhiltzailea
Esku-pilota
 

Raimundo Blanco Camarero, pilota arloan Rai izenez ezaguna (Quintanar de la Sierra, Burgos, 1975eko urtarrilaren 25a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. Gaur egun, suhiltzailea da lanbidez.

Profesional garaian, Asegarce eta Aspe enpresetakoa izan zen. Profesional garaiko estatistika ofizialen arabera, 1,83 metro luze da, eta 92 kilo pisatzen du. Profesionaletako estreinako partida 1997ko ekainaren 28an jokatu zuen, Larderoko udal pilotalekuan. 1999an, Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa irabazi zuen, finalean Abel Barriola 22-9 mendean hartuta; huraxe du esku huskako lorpenik handiena. 2009an utzi zion profesional izateari, eta gero Garfe enpresarekin jokatu zuen, amateur gisa.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Rai deja la pelota profesional», Diario de Burgos, 2009-03-11.