Raimundo Fernández-Cuesta
Raimundo Fernández-Cuesta Merelo (Madril, 1896ko urriaren 5a-Ibid., 1992ko uztailaren 9a) eskuin muturreko politikari, abokatu eta notario espainiarra da. Falangista, Espainiako Gerra Zibilean paper garrantzitsua bete zuen. Diktadura garaian kargu ugari izan zituen, tartean, ministroa Francoren gobernu desberdinetan.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilgo Unibertsitatean zuzenbide ikasi zuen. José Antonio Primo de Riveraren lagun pertsonala, Fernández-Cuesta Falange Españolan militatzen hasi zen bere sorreratik, eta bere lehen lider eta antolatzaileetako bat bihurtu zen. Agintari errepublikarrek atxilotu zuten Gerra Zibila piztu baino lehentxeago. 1937an trukatu egin zuten eta Francoren indarrek kontrolatutako eremura igarotzea lortu zuen.
Behin alde frankistan, FET y de las JONS alderdiaren ardura hartu zuen. Ondoren, Francisco Franco buru izan zuten gobernuetako batzuetan parte hartu zuen, eta hainbat ministerio-sail bete zituen: Nekazaritza, Justizia eta Mugimenduko ministro-idazkari nagusia. Brasilen eta Italian enbaxadore izan zen; azken horretan Benito Mussoliniren porrota gertutik bizi izan zuen. Estatu Kontseiluko presidente ere izan zen. Fernández-Cuestaren ospea oso kaltetuta geratu zen ministro gisa Nekazaritza Sailetik igaro ondoren: Espainiak 1940ko hamarkadan jasan zituen nekazaritza krisiak eta ondoriozko goseteak Fernández-Cuestak ministro izan zen bitartean hartu zituen neurrietako batzuen eragina izan zuten.[2]
1956an, unibertsitatean izandako istiluez gero, Francok bere Zuzenbide Ministroaren postutik kendu zuen, baina, sari gisa, Fernándezen emazteari, María del Carmen Casanuevari, San Rodrigo kontesaren titulua itzuli zion. Dena dela, hortik aurrera postu baxuagoak bete zituen Fernández-Cuestak.
Franco hil ondoren, erreforma politikoen aurka agertu zen, eta denbora batez eskuin muturreko buruzagi nagusietako bat izan zen, Blas Piñar eta Carlos Iniesta Cano jeneralekin.[3]
Kargu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nekazaritza Ministroa (1938-1939)
- Estatu Kontseiluaren burua (1939).
- Enbaxadorea Brasilen (1940-1942)[4]
- Enbaxadorea Italian (1942-1945)[5]
- Justizia Ministroa (1945-1956)[6]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1955: Continuidad falangista al servicio de España. Madril: Ediciones del Movimiento.
- 1985: Testimonio, recuerdos y reflexiones. Madril: DYRSA.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://datos.bne.es/persona/XX907730.html
- ↑ Lewis, Paul H. (2002). Latin Fascist Elites. Greenwood Publishing Group. 82.or.
- ↑ https://dbe.rah.es/biografias/9366/raimundo-fernandez-cuesta-y-merelo
- ↑ Romero Salvadó, Francisco J. (2013). Historical Dictionary of the Spanish Civil War. The Scarecrow Press. ISBN 978-0-8108-5784-1. 130.or.
- ↑ De Blaye, E. (1976). Franco and the Politics of Spain. Penguin Books. 142.or.
- ↑ https://www.biografiasyvidas.com/biografia/f/fernandez_cuesta.htm