Raimundo Lanas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Raimundo Lanas
Raimundo.jpg
Bizitza
Jaiotza Murillo el Fruto1908ko urtarrilaren  23a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Fuendejalón1939ko abenduaren  31 (31 urte)
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Musika instrumentua ahotsa
www.raimundolanas.com/

Raimundo Lanas Muru (Murillo el Fruto, 1908ko urtarrilaren 23a - Fuendejalón, Zaragoza, 1939ko abenduaren 31), izengoitiz El ruiseñor navarro («nafar urretxindorra») deitua, nafar jota abeslaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroan unai, eta geroago ferratzaile jardun zuen. Oso gazte zela hasi zen abesten, Julian Gaiarreren irudiak erakarria. Jaioterrian, Zarrakaztelun, Milagron, Alesbesen eta beste hainbat herritan ibili zen jotak abesten, eta ospea irabazten hasi zen; ondoren, Azkoien, Tutera..., eta azkenean Iruñera iritsi zen, Orfeón Pamplonés abesbatzan sartuz.

1932an Bartzelonara joan zen eta urte bat geroago lehenengo diskoa grabatu zuen bertan. Ale bat Radio Zaragozara bidali zuen, berealdiko arrakasta lortuz. Orduan, Zaragozara joan eta irratian zuzeneko emanaldi gogoangarria eskaini zuen[1]. Horrek eman zion ospeari esker, Madrilen eta Espainiako beste hiri batzuetan abestu zuen.

Nafarroara 1935ean itzuli zen, eta urte hartan bertan Santurtzitik Mexikorantz abiatu zen itsasontzi batean, Círculo Vasco-Español elkarteak deituta, eta han arrakasta handia lortu zuen. Bitxikeria moduan, euskarazko kantaren bat edo beste ere abestu izan zuen. Handik Kubara joan zen, eta azkenik New Yorkera (AEB). Esan behar da, halaber, hala Ameriketan nola Espainian bere agerraldiak espainiar patriotismoa sustatzeko erabili zituztela, Raimundori politikan sartzea gustatzen ez bazitzaion ere.

Madrilen finkatu zuen bizilekua, eta bertan harrapatu zuen Espainiako Gerra Zibilak. Jotariak gorriak ikusi zituen garai hartan, eta larriki gaixotu zen. Nafarroara itzulirik, azken emanaldia Arguedasen eskaini zuen, 1939ko abenduan; egun batzuk geroago hil zen, Zaragozako Fuendejalón herrian, diabetesak jota. 31 urte zituen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Jotak kantatzen zituen Urretxindorra Habe, 88. zenbakia, 1986/05/31 ikasbil.net . Noiz kontsultatua: 2015-08-24 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]