Raimundo Ruben Antiokiakoa
| Raimundo Ruben Antiokiakoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Antiokia Oronteskoa, 1199 |
| Herrialdea | Armenian Kingdom of Cilicia Antiokiako printzerria |
| Heriotza | 1222 (egutegi gregorianoa) (22/23 urte) |
| Heriotza modua | borrokan hilda |
| Familia | |
| Aita | Raimundo IV.a Tripolikoa |
| Ama | Alice of Armenia |
| Ezkontidea(k) | Helvis of Lusignan (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Leinua | Ramnulfids (en) |
| Jarduerak | |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | War of the Antiochene Succession (en) |
Raimundo Ruben Antiokiakoa (Raymond-Roupen, Raymond-Rupen edo Ruben-Raymond; 1199 – 1221) Antiokiako printzea izan zen 1216tik 1219ra.
Raimundo IV.a Tripolikoaren eta Alizia Armeniakoaren hil ondorengo semea eta Bohemundo III.a Antiokiakoaren biloba izan zen. Antiokiako Printzerriko eta Ziliziako Armeniar Erresumako tronuetarako erregegai izan zen.
1201ko apirilean Bohemundo III.a Antiokiakoa hil zenean, Bohemundo IV.a Antiokiakoa semeak subirano berria aldarrikatu zuen. Leon I.a Armeniakoak Antiokia hiriari eraso zion eta Antiokiako ondorengotza-gerrari hasiera eman zion.
1211n Raimundo Ruben Armeniako errege gazte koroatu zuten eta 1216an Antiokiako printze ezarri zuten. Gerra 1219an Leon I.a hil eta Raimundo Rubenek Antiokia kanporatu zuenean amaitu zen. Hau, orduan, Armenia Ziliziako tronua erreklamatzen saiatu zen, baina harrapatu eta hil egin zuten.
Helvis Ziprekoarekin ezkondu zen eta bi alabaren aita izan zen.